93. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Kirol eskolak antolatzeko diru-laguntzen deialdia

Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko apirilaren 28an hartutako erabakiaren bidez, diru-laguntzen deialdi publikoa onetsi zen, Saskibaloiko kirol eskola, Eskubaloiko kirol eskola eta Pilotako kirol eskola antolatzeko diru-laguntzak emateko 2015-2016 ikasturtean (2015eko urriaren 1etik abenduaren 31 arte eta 2016ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31 arte). Kirol jarduerak egin edo arlo horretako zerbitzuak ematen dituzten eta irabazi asmorik ez duten entitate eta elkarteentzat dira diru-laguntzak.

Deialdiaren xedea

Diru-laguntza honen xedea da honako kirol programa hauek antolatu eta gauzatzea:

A.–Saskibaloiko kirol eskola:

  • Lehen aldia: 2015eko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.
  • Bigarren aldia: 2016ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte.

B.–Eskubaloiko kirol eskola:

  • Lehen aldia: 2015eko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.
  • Bigarren aldia: 2016ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte.

C.–Pilotako kirol eskola:

  • Lehen aldia: 2015eko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.
  • Bigarren aldia: 2016ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte.

Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa

–Lehen aldia, urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte: 16.000,00 euro.

–Bigarren aldia, urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte: 24.000,00 euro.

Oinarriak non hartu

Barañaingo Udaleko Herritarrarendako Harrera Bulegoan (Udaletxeko plaza, zk.g., 31010 Barañain), 8:30etik 14:00ak arte.

Barañaingo Udalaren web orrian: www.baranain.es.

Eskabideak aurkezteko epea

15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2015eko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1506795