93. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Wifi teknologiaren bidez interneten nabigatzeko zerbitzua handitzeagatiko prezio publikoa arautzen duen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2015eko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Wifi teknologiaren bidez interneten nabigatzeko zerbitzua handitzeagatiko prezio publikoa arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betikoz onetsirik geldituko da Wifi teknologiaren bidez interneten nabigatzeko zerbitzua handitzeagatiko prezio publikoa arautzen duen ordenantzako aldaketa, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Atetzen, 2015eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.

Iragarkiaren kodea: L1506869