2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Balorazio txostenaren proiektua
Atezko Udalak, 2015eko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Atezko udal mugapeko balorazio txostena berrikusteko proiektua.
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Eritze Atetzen, 2015eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.
Iragarkiaren kodea: L1506864