2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARIBE
2015eko aurrekontuak. Hasierako onespena
Aribeko Udalak, 2015eko apirilaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ariben, 2015eko apirilaren 22an.–Alkatea, Juan Martin Elizondo Maisterra.
Iragarkiaren kodea: L1506844