93. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1052/2015 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT/EUDen edo erizainen 4 lanpostu huts, B mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren epaimahaiaren behin betiko osaera aldatu eta finkatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 446/2015 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT/EUDen edo erizainen 4 lanpostu huts, B mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2015eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20an.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 908/2015 Ebazpenaren bidez, zuzenean onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, lanpostuak betetzeko erregelamenduaren 36. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraituz.

Hasieran izendatutako mahaikideek abstenitzeko erabili dituzten arrazoiak onarturik, bidezko da haiserako epaimahaiaren osaera aldatu eta behin betiko osaera finkatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT/EUDen edo erizainen 4 lanpostu huts, B mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren behin betiko osaera aldatu eta hura ondotik adierazten den moduan finkatzea:

–Mahaiburua: M.ª Aránzazu Percaz Arrayago andrea, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Ataleko OLTa/EUDa.

–Ordezkoa: Jesús Berraondo Ramírez jauna, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Ataleko burua.

–Mahaikidea: Jon Iñaki Apalategi Lasa jauna, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

–Ordezkoa: Lourdes Moreno Santiago andrea, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

–Mahaikide idazkaria: Jesús Javier Pérez Trullos jauna, OLTa/EUDa, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziakoa.

–Ordezko idazkaria: María Dolores Amatriain Artieda andrea, Adinekoentzako Zerbitzuen Ataleko OLTa/EUDa.

2. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 4an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1507081