92. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

40/2015 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren menpeko irakaskuntza ez-derrigorrezkoen eta ikasleen egoitzetako tarifak finkatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zein zerbitzu eta jardueratan eska daitezkeen prezio publikoak ezartzen ditu otsailaren 19ko 24/2014 Foru Dekretuak, eta 2. artikuluaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako hauek kobratzen ahalko ditu:

–Derrigorrezkoa ez den irakaskuntza ematen duten ikastetxeen zerbitzuak, haien irakaste jardueren emaitza.

–Ikasleen egoitzetan ematen diren zerbitzuak.

Hezkuntza Departamentuari dagokio bere menpeko irakaskuntza ez-derrigorrezkoetako mailetan eta ikasleen egoitzetan ematen diren zerbitzuen tarifak eguneratzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1.–Hezkuntza Departamentuaren menpean irakaskuntza ez-derrigorrezkoa ematen duten ikastetxeen zerbitzuen tarifak eguneratzea, zenbateko hauen arabera:

1. “Pablo Sarasate’’ Musika Kontserbatorio Profesionala:

–Espedientea irekitzea: 29,30 euro.

–Kurtso osoa: 52,80 euro, irakasgai bakoitzeko.

–Gainditu gabeko irakasgaiak: 61,60 euro.

–Musikako lanbide ikasketetan sartzeko probak: 18,50 euro.

–Zerbitzu orokorrak: 11,90 euro.

–Lanbide titulua eskuratzeko proba: 105,80 euro.

2. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa:

–Goi mailan sartzeko probak: 61,30 euro.

–Lehen aldiko inskripzioa: 18,40 euro kreditu bakoitzeko.

–Espedientea irekitzea: 26,30 euro.

–Zerbitzu orokorrak: 10,70 euro.

–Ondorengo matrikulak: 25,00 euro kreditu bakoitzeko.

–Kredituak onartu eta/edo transferitzeko eskaera: 10,00 euro irakasgai bakoitzeko.

3. Dantza Eskola.

3.1. A eta B hastapena (6 eta 7 urteko haurrak):

–Lehen aldiko inskripzioa: 34,40 euro.

–Sarrerako proba: 7,50 euro.

–Dantzan ikasten hasteko kurtso osoa: 148,80 euro.

3.2. Oinarrizko maila:

–Lehen aldiko inskripzioa: 34,40 euro.

–Sarrerako proba: 7,50 euro.

–Oinarrizko mailako kurtso osoa: 180,60

3.3. Erdiko maila:

–Lehen aldiko inskripzioa: 34,40 euro.

–Sarrerako proba: 31,40 euro

–Erdiko mailako kurtso osoa: 241,40 euro.

3.4. Helduak:

–Helduentzako kurtsoetarako sarrera proba: 7,50 euro.

–Dantza espainiarreko kurtsoa:

  • Lehen aldiko inskripzioa: 34,40 euro.
  • Irakasgai bakoitza: 210,00 euro.

–Dantza garaikideko kurtsoa:

  • Lehen aldiko inskripzioa: 34,40 euro.
  • Irakasgai bakoitza: 210,00 euro.

–Dantza klasikoko kurtsoa:

  • Lehen aldiko inskripzioa: 34,40 euro.
  • Irakasgai bakoitza: 210,00 euro.

4. Iruñeko eta Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialak:

4.1. Irakaskuntza arautua:

–Zerbitzu orokorrak: 10,10 euro.

–Lehen aldiko inskripzioa: 23,80 euro.

–Kurtso presentzial bakoitzeko matrikula: 140,00 euro.

4.2. Eguneratzeko eta hobetzeko kurtsoak:

–Zerbitzu orokorrak: 10,10 euro.

–Lehen aldiko inskripzioa: 23,80 euro.

–Lau hileko kurtso bakoitzeko matrikula: 70,00 euro.

4.3. Matrikula librea:

–Zerbitzu orokorrak: 10,10 euro.

–Lehen aldiko inskripzioa: 23,80 euro.

–Oinarrizko eta Erdi mailako azterketa eskubideak: 20,70 euro.

–Maila aurreratuko eta C1 mailako azterketa eskubideak: 49,80 euro.

4.4. Arautu gabeko hizkuntzak, arabiera, japoniera, atzerritarrentzako espainiera:

–Kurtso bakoitzeko matrikula: 222,80 euro.

5. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala:

5.1. –Bigarren Hezkuntzarekiko elkarlanaren programako matrikula:

–Zerbitzu orokorrak: 10,10 euro.

–Lehen aldiko inskripzioa: 23,80 euro.

–Lehen hizkuntzako matrikula: 60,00 euro.

–Bigarren hizkuntzako matrikula: 42,00 euro.

–Hirugarren hizkuntzako matrikula: 30,00 euro.

5.2. That’s English! ikastaroa:

–Zerbitzu orokorrak: 10,10 euro.

–Lehen aldiko inskripzioa: 23,80 euro.

–Ikastaroko matrikula: 45,00 euro.

5.3. Hezkuntza Departamentuak eta hezkuntzako beste erakunde batzuek atzerriko hizkuntzak egiaztatzeko berariaz sinatutako hitzarmenpeko ikasleek matrikula B2 eta C1 mailetako probetan: 65 euro.

6. Helduei euskara irakasteko irakaskuntza:

6.1. Zubiarte euskaltegia

–Zerbitzu orokorrak: 10,80 euro.

–Lehen aldiko inskripzioa: 25,40 euro

–Astean 8/10 orduko lau hileko kurtsorako matrikula: 42,10 euro.

–Astean 8/10 orduko kurtso osorako matrikula: 84,10 euro.

–Astean 5/6 orduko lau hileko kurtsorako matrikula: 25,20 euro.

–Astean 5/6 orduko kurtso osorako matrikula: 50,50 euro.

–Autoikaskuntza modalitateko lau hileko kurtsorako matrikula: 25,20 euro.

–Autoikaskuntza modalitateko kurtso osoko matrikula: 50,50 euro.

–Lau hileko berariazko kurtsorako matrikula: 25,40 euro.

–Berariazko kurtso osorako matrikula: 50,90 euro.

6.2. Euskarabidea:

–Lehen aldiko inskripzioa: 25,40 euro

–Zerbitzu orokorrak: 10,80 euro.

–Materialak ematea: 20,00 euro.

–Astean 7 orduko eta 30 minutuko kurtso osorako matrikula: 64 euro.

–Astean 10 orduko kurtso osorako matrikula: 84,10 euro.

–Astean 6 orduko kurtso osorako matrikula: 50,50 euro.

–Elkarrizketako berariazko kurtsorako matrikula: 25,40 euro.

–Berariazko ikastaroetako matrikula (Murgilketa ikastaroa eta EGA prestatzekoa abuztuan): 50,90 euro.

–Matrikula 120 orduko ikastaro trinkorako (6 ordukoa, egunean): 101,60 euro.

–Nafarroako Gobernuaren ziurtagiri ofizialak lortzeko azterketaren eskubideak (euskararen ezagutza aitortzeko azterketenak):

  • A1, A2 eta B1 maila: 20 euro.
  • B2 maila: 26 euro.

7. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) titulua lortzeko azterketarako eskubideak.

–Matrikula arrunta: 26,00 euro.

8. Diseinuko goi mailako ikasketak:

–Diseinuko goi mailako ikasketetan sartzeko probak: 61,30 euro.

–Lehen matrikula: 8,90 euro kreditu bakoitzeko.

–Espedientea irekitzea: 26,30 euro.

–Zerbitzu orokorrak: 10,70 euro.

–Ondorengo matrikulak: 12,10 euro kreditu bakoitzeko.

–Kredituak onartu eta/edo transferitzeko eskaera: 10,00 euro irakasgai bakoitzeko.

2.–Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legean eta maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat, foru agindu honetan ezarritako prezio publikoei honako hauek aplikatuko zaizkie:

a) %100eko salbuespena, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat.

b) %50eko hobaria, kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat.

3.–Ekintza terroristen biktimak, baita haien ezkontide eta seme-alabak ere, irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifetatik salbuetsirik daude.

4.–Honako hauek aplikatuko zaizkie desgaitasunak dituzten pertsonei:

a) %100eko salbuespena, %65eko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzat.

b) %50eko hobaria, %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzat.

5.–Hezkuntza Departamentuaren menpeko egoitzetan ematen diren zerbitzuen prezioak finkatzea: 2.169 euro ikasle eta kurtsoko, 10 hilabetez ordaindu beharrekoa, 216,9 euro hilabetean.

Hezkuntza Departamentuaren menpeko egoitzek beren funtzionamenduko betebeharrei erantzuten ahalko diete zerbitzu horien truke jasotako prezioak erabiliz, uztailaren 7ko 250/1992 Foru Dekretuko 3.1, 5. eta 6. artikuluei jarraikiz. Horretarako, prezio horien zenbatekoa egoitzen sarrera arruntei gehituko zaie, eta Hezkuntza Departamentuak finantzatuko du zerbitzuaren benetako kostuaren eta ofizialki finkatutako prezioaren arteko aldea.

6.–Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 7an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1507025