92. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Gizarte Segurantza, 325/2014

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Gizarte Segurantzari buruzko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 325/2014 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Suministros Eléctricos Navarros SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2015eko apirilaren 23an.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1506380