92. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Epaia jakinarazteko ediktua.
631/2014 A atala prozedura arrunta

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 631/2014 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Sergio Salinas Colasi epaiaren legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Iruñean, 2015eko apirilaren 23an.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1506349