4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. Enkantea. 909/2014-D hipoteka-betearazpena
María Mercedes San Martín Cidriain andrea, idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 909/2014 hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen den ondasun higiezinaren enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia 2015eko uztailaren 23ko goizeko hamar eta erdietan egin dadin organo honetako entzunaldi-aretoan, baldintza hauei jarraikiz:
1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.
2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez egotea.
3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta, horrenbestez, enkantean parte-hartze hutsarekin lizitatzaileak haiek onartzen ditu, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.
4. Enkantean parte hartu nahi dutenek betebehar hauek izanen dituzte:
a) Nor diren behar bezala frogatzea.
b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.
c) Organo honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco de Santander entitateko (IBAN ES55) 0049 3569 92 000 500 1274 kontuan (erreferentzia: 3161 0000 06 0909 13), finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.
5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
7. Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da honako hau: ez da ezer ageri.
8. Betearazpenpekoak non diren ez jakiteagatik zitazioaren jakinarazpena egiterik ez balego ere, honako ediktu hau egiten da haiei jakinarazteko balio izan dezan.
9. Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean.
Enkantean jartzen den finka:
Finka bat, Eneritzen (Nafarroa).
Lurzatia, errepidean (13. zk., behea), bi mila eta bostehun eta hirurogeita hamazazpi metro koadrokoa (2.577 m²). Mugak: iparraldean, Garesko errepidea; hegoaldean, Robo ibaia; ekialdean, 2. poligonoko 574. lurzatia; eta mendebaldean, 2. poligonoko 70. lurzatia. 2. poligonoko 69. lurzatia da.
Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 4.049. liburukia, 27. liburua, 71. orria, 1.671. finka.
Balorazioa: zortziehun eta laurogeita lau mila eta zortziehun euro (884.800,00 euro).
Iruñean, 2015eko apirilaren 14an.–Idazkari judiziala, M.ª Mercedes San Martín Cidriain.
Iragarkiaren kodea: J1506190