1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.6. NAFARROAKO KONTSEILUA
ERABAKIA, Nafarroako Kontseiluak hartua, bere plantilla organikoa onesten duena 2014ko abenduaren 31n.
Nafarroako Kontseiluak, 2015eko martxoaren 24an egindako bilkuran, aho batez, honako erabaki hau hartu zuen:
“Nafarroako Kontseiluari buruzko martxoaren 16ko 8/1999 Legeak erakunde horri autonomia organiko eta funtzionala ematen dio (2. artikulua) eta ezartzen du bere langileei Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien legedia aplikatuko zaiela (29. artikulua). Hori garatzeko, Nafarroako Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamenduak, otsailaren 28ko 90/2000 Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, 40.2 artikuluan, Kontseiluari esleitzen dio bere plantilla organikoa eta plantillaren aldaketak onestea.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, xedatzen du administrazio publiko horiek urtero funtzionario guztien zerrenda prestatuko dutela, urte bakoitzeko abenduaren 31n itxia, eta zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela (19. artikulua).
Beraz, xedapen horiekin bat, bidezkoa da kontseilu honetako funtzionarioen urteko zerrenda eta plantilla organikoa onestea eta biak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluak, kontseiluburuak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. 2014ko abenduaren 31n Nafarroako Kontseiluaren zerbitzuan ari diren langileen plantilla organikoa onestea.
LANPOSTUA | ZK. | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | IZENDAP. LIBREA | ESKLUSIB. | LANPOSTUA | MAILAKO OSAGARRIA |
Lehendakaritzako idazkaria | 1 | G | | X | | | |
Legelaria | 1 | F | A | | 55 | 63 | |
F: funtzionarioa. G: kabineteko behin-behinekoa-izendapen librekoa. |
2. 2014ko abenduaren 31n Nafarroako Kontseiluaren zerbitzura ari diren funtzionarioen zerrenda hau onestea.
DEITURAK ETA IZENA | MAILA | GRADUA | LANPOSTUA | EGOERA ADMINISTRATIBOA |
HUTSIK | A | | Legelaria | |
3. Erabaki honen berri Nafarroako Gobernuari ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin beharrezkoak diren aginduak ematea”.
Iruñean, 2015eko martxoaren 24an.–Kontseiluko burua, Eugenio Simón Acosta. Kontseilari-idazkaria, M.ª Asunción Erice Echegaray.
Iragarkiaren kodea: F1506163