92. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 41/2015 jabari-espedientea

María Teresa Gurruchaga Zabala andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera eman bedi aipatuko diren finken traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegi honetan bideratu den 41/2015 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki dela zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finken deskribapena:

Hiri-finka.–Jabari-espediente honen xedeko hiri-lurreko ondasun higiezina etxe bat da, Oibarko (Nafarroa) San Pedro kaleko 8an dagoena, eta deskripzio hau du erregistroan:

Etxe berria, bere eskorta, ardandegi eta langelarekin, pattarra egiteko; Oibarko herrian dago, San Pedro izeneko auzoan, 8 zenbakiarekin. Bere azalera, estalpea edo patioa barne, guztira kalkulatzeko, hogeita bi metro eta bi dezimetro luze da, eta hemezortzi metro eta laurogeita lau zentimetro zabal. Eskuinaldetik Antonio Goyenaren etxearekin egiten du muga, ezkerraldetik San Pedro kalearekin eta Juana andrearen beraren beste etxe batekin, eta atzetik Francisco Radaren etxearekin eta San Pedro kalearekin. Finka horretatik zati bat banandu da, puska bat eraikia duena, eta beste bat eraiki gabe; lehena hamar metro luze da eta lau eta erdi zabal, eta bigarrena, bederatzi metro luze eta lau zabal.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Agoitzen, 2015eko martxoaren 10ean.–Idazkari judiziala, María Teresa Boveda González.

Iragarkiaren kodea: J1506422