92. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Ordenantza, Hizkera ez-sexistaren erabilera eta komunikazio barneratzailearen sustapena arautzen dituena. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2015eko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusiko udal esparruan Hizkera ez-sexistaren erabilera eta komunikazio barneratzailearen sustapena arautzen dituen ordenantza.

Delako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, jendea hartzeko ordutegian.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat, jendaurreko aldia igaro eta inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsita egonen da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2015eko maiatzaren 4an.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1506771