92. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Langileen kontratazioa sustatzeko laguntzen deialdiako
2 eta 8. oinarrien aldaketa

Langabeen kontratazioa sustatzeko laguntzen deialdiko oinarriak aldatzea

Honen bitartez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, apirilaren 16an egin bilkuran, Langabeen kontratazioa sustatzeko laguntzen deialdiko 2 eta 8. oinarriak aldatzea erabaki zuela. Deialdi hori 2015eko otsailaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Hona hemen:

2. oinarriaren idazketa berria:

2. oinarria.–Finantzaketa.

1. 2015erako finantzaketa, oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzak emateko, 2015eko aurrekontuan behar adinako kontu-saila izatearen baldintzapean egonen da; 40.000,00 euroko zenbatekoa aurreikusten da hasiera batean.

8. oinarriaren idazketa berria:

8. oinarria.–Laguntzen zenbatekoa.

1. Honako diru-laguntza hauek emanen dira, betiere lanaldia osoa bada:

–5.000,00 euro, 7. oinarriaren a) idatz-zatian aurreikusitako kontratu bakoitzeko.

–2.000,00 euro, 7. oinarriaren b) idatz-zatian aurreikusitako kontratu bakoitzeko, gutxienez ere urtebete irauten badu.

–1.000,00 euro, 7. oinarriaren b) idatz-zatian aurreikusitako kontratu bakoitzeko, gutxienez ere 6 hilabete irauten badu.

Kontratu horiek mugagabe bilakatzen badira, diru-laguntza igoko da, 5.000,00 euro arte, baldin eta 2015eko abenduaren 31 baino lehen gertatzen bada.

–1.000,00 euro, 7. oinarriaren c) idatz-zatian aurreikusitako kontratu bakoitzeko.

–600,00 euro, prestakuntzarako kontratu edo praktiketako kontratu bakoitzeko.

2. Lanaldi partzialeko kontratuetan, betiere lanaldi osoko langile konparagarri baten lanaldiaren %50 irauten badute gutxienez, eta aldizkako kontratu finkoetan, pizgarriak proportzionalki kalkulatuko dira laneko benetako denboraren arabera.

3. Kontratazioak kasuan kasuko hitzarmen kolektiboek markaturiko jarraibideen arabera eginen dira.

Sarrigurenen, 2015eko apirilaren 29an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1506589