Iragarkia
92. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 14a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
248/2015 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, ehiza espezieen habitatak hobetzeko eta haien kalteak prebenitzeko laguntzetarako 2015eko deialdia onesten duena.
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea aldatzen duen uztailaren 2ko 23/2013 Foru Legeak, jarduera horrek tradizioz Nafarroan duen izaera sozial nabaria kontuan hartuta, 52. artikuluan (“Ehiza sustatzeko neurriak”) beste hainbat kontzepturen artean laguntza ekonomikoak ezartzea aurreikusten du, ehiza-espezieek eragiten dituzten kalteen kontrolerako neurriak hartzeko.
Nekazaritzako habitatek sinplifikazio handia izan dute azken hamarkada hauetan Europa osoan. Nafarroa ez da salbuespena izan, eta 50eko hamarkadatik 90ekora bitarte lur landugabe andana galdu du, baita alor arteko muga ugari ere 90eko hamarkadatik gaur egun arte. Nekazaritzako lurzatiak banantzen dituzten elementu txiki horiek egundoko garrantzia daukate nekazaritzako sistemei lotutako espezieentzat, elikadura, babestokia eta habia egiteko lekua ematen baitizkiete.
Hori dela eta, zereala monolaborea duten inguruneetan habitat anitzagoak sartzea funtsezkoa da ehiza espezieen habitatetarako, eta, horrenbestez, garapen jasangarrirako.
Hortaz, bidezkotzat jotzen da laguntza lerro bat ezartzea, ehiza habitatak hobetzeko eta, orobat, laguntzak ezartzea oztopo fisikoak paratzeko, ehiza espezieek sortzen dituzten kalteak prebenitzeko.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ehiza espezieen habitatak hobetzeko eta haien kalteak prebenitzeko diru-laguntzak emateko 2015eko deialdia onestea.
2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, ebazpen honen eranskinean jaso direnak, onestea.
3. 80.000 euroko gastua baimentzea ebazpen honetatik sortutako gastu konpromisoetarako, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “PFEZ %0,7 funtsa. Elkarte eta partikularrentzako laguntzak, biodibertsitatea zaintzeko” izeneko 740002 74200 7800 456300 kontu-sailaren kargura.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek hilabeteko epean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.
5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2015eko apirilaren 7an.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, sinadura ulertezina.
OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria.–Xedea.
Nafarroako ehiza barrutietako ehiza aprobetxamenduen titularrentzako laguntza ekonomikoak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzea dute xede oinarri hauek, 2015ean, Nafarroako ehiza espezieen kalteak prebenitzeko eta haien habitata hobetzeko jarduketen ondoriozko gastuak partez ordaintzeko.
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 2/2005 Foru Legeak 52. artikuluan (ehiza sustatzeko neurriak) zehazten du ezen Nafarroako Gobernuak laguntza ekonomikoak ezartzen ahalko dituela ehiza espezieek eragiten dituzten kalteen kontrolerako neurriak ezartzeko.
2. oinarria.–Diruz laguntzen ahal diren gastuak eta diru-laguntzaren zenbatekoa.
1.–Diruz laguntzen ahal dira ondoko jarduketen ondoriozko gastuak, 2014ko urriaren 31tik 2015eko urriaren 31 bitarte.
A) Ehizarako ereintza. Jarduera hauen gastuak izanen dira diru-laguntzaren xede:
i. Lurra prestatzeko lanak, ereintza eta hazien kostua.
ii. Lurzatiak alokatu edo errentatzeagatiko kostuak.
B) Lur-zerrendak nekazaritzako lurzatietan. Honako hauek izan daitezke:
i. Bildu gabeko zereal zerrendak lurzatien ertzean. Zerrenda azaleraren araberako primarekin laguntzen ahalko da, kontserbatzen den lur-zerrendaren azaleran lortu gabeko produkzioaren kostua eta haren kudeaketan frogatzen ahal diren kostu gehigarriak konpentsatzeko. Hurrengo puntuan azaltzen da prima horretarako baremoa.
ii. Landu gabeko lur-zerrendak nekazaritzako lurzatietan. Zerrenda azaleraren araberako primarekin laguntzen ahalko da, haren kudeaketan frogatzen ahal diren kostu gehigarriak eta landu gabeko lur-zerrendaren azaleran lortu gabeko produkzioaren kostua konpentsatzeko, hazien gastua eta dagokion babes fitosanitarioarena kendu ondoren. Hurrengo puntuan azaltzen da prima horretarako baremoa.
C) Zuhaitz edo/eta zuhaixka landaketak, sailean, lerroan eta han-hemenka. Jarduera hauen gastuak izanen dira diru-laguntzaren xede:
i. Lurra prestatzeko lanak, landarearen eta landaketaren kostuak.
ii. Landaketak lehendabiziko urteetan babesteko sistemen ezarpena eta kostu materiala.
iii. Udako garbiketak eta mantentze-lanetako ureztatzeak 5 urtetik beherako landaketetan.
iv. Ehiza espezieentzat interesa duten idoi bazterretan landaredia sortzea edo hobetzea. Lehendik dagoen landaredia errespetatuko da. Eskualdekoak diren tamaina apaleko zuhaixka espezie autoktonoekin eginen dira landaketak.
D) Laboreak babesteko hesi fisikoak. Jarduera hauen gastuak izanen dira diru-laguntzaren xede:
i. Laboreak babesteko sare-hesien kostu materiala, hau da, behar bezala funtzionatuko dutela bermatzeko behar den edozein osagairena.
ii. Babes hodien edo antzeko beste sistema batzuen kostu materiala, hau da, behar bezala funtzionatuko dutela bermatzeko behar den edozein osagairena.
iii. Laboreak babesteko hesi elektrikoen kostu materiala, hau da, behar bezala funtzionatuko dutela bermatzeko behar den edozein osagairena.
Hesi fisikoak instalatu eta mantentzearen ondoriozko gastu eta jarduketek ez dute diru-laguntzarik lortuko.
E) Sastraka garbitzea, ehiza espezieen habitata hobetzeko. Landaketa sailetan sastraka garbitzeko egiten diren lanak, eskuz eginak edo mekanizatuak, eta azalera etenetan egindakoak; betiere, 2 hektareatik behera. Azalera hori gainditzen duten sailetan, 2 hektareari dagokiona izanen da gehienez emanen den diru-laguntza, sail bakoitzeko.
F) Ehiza-espezieentzako idoi egokiak. Jarduera hauen gastuak izanen dira diru-laguntzaren xede:
i. Ehiza-espezieentzat interesa duten idoi txikiak sortzea. Idoi txikiak eraikitzeko egiten diren landa-lanek diru-laguntza izaten ahalko dute.
ii. Ehiza-espezieentzat interesa duten idoi txikiak garbitzea. Idoi txikiak garbitzeko egiten diren lanek diru-laguntza izaten ahalko dute.
iii. Itxiturak egitea, ehiza espezieentzat interesa duten idoiak berez birsortzeko. Idoien inguruan itxitura jartzeak eta materialaren kostuak diru-laguntza izaten ahalko dute.
G) Dokumentazio teknikoa prestatzea. Gastu hauek izanen dira diru-laguntzaren xede:
Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak onetsitako jarduerak gauzatzeak duen prezioaren %10ekoa izanen da diru-laguntza, eta diru kopuru hori, gehienez ere, 300 eurokoa izanen da.
Dokumentazio teknikoari lotutako diru-laguntza ordaintzeko, espedientean sartutako beste ekintza bat, gutxienez ere, ordaindu beharko da. Arloan gaitutako teknikari unibertsitario batek prestatu beharko du dokumentazio teknikoa.
2.–Honela kalkulatuko da diru-laguntza:
–A, C, D, E eta F modalitateetako eskaerentzat onetsitako kostuaren %60 (BEZa kanpo). Edonola ere, eskatutako aurrekontuak merkatuko prezioetara egokituko dira, eta, kostuak murrizteko, Nafarroako baso tarifa ofizialak erabiliko dira.
–G modalitatean eskatzen den laguntzaren kasuan, gainerako modalitateentzat onetsitako aurrekontuaren %10 izanen da diru-laguntza (BEZa kanpo). Diru-laguntza hori ez 300 eurotik gorakoa izanen.
–B modalitatean eskatzen den laguntzaren kasuan, prima gisako diru-laguntza ezartzen da bere kaxa utzitako lur-zerrendaren azalera bakoitzeko, ondoko taulan adierazten den moduan:
PRIMA EUROTAN / LUR-ZERRENDAREN HEKTAREA | UZTA BILDU GABEKO | LANDATU GABEKO LUR-ZERRENDAK |
Diru-laguntza = Pr x IR IR = Udalerriko errendimendu indizea | Lur-zerrendaren prezioa = 240 euro/ha | Lur-zerrendaren prezioa = 160 euro/ha |
Deialdi honen V. eranskinean jasotzen da udalerriko zer errendimendu indize aplikatuko den.
3.–Onuradun bakoitza diruz laguntzeko gehieneko muga 15.000 euro izanen da, eta laguntza hauen onuradun izateko diruz laguntzen ahal den inbertsioaren gutxieneko muga 2.000 euro izanen da.
Nolanahi ere, laguntza ekonomikoak emateko, Administrazioak baliabide ekonomikoak izan beharko ditu eta behar den adinako kreditua aurrekontuetan, eskaeraren gaineko ebazpen administratiboa ematen den unean.
3. oinarria.–Onuradunak.
A) Deialdi honetako laguntzen onuradunak izan daitezke tokiko ehiztari elkarteak, barrutiaren titularra den toki entitateak ehiza aprobetxamendua esleitu badie zuzenean. Orobat, ehiza barruti pribatuen titularrak diren tokiko ehiztarien elkarteak, elkarteak berak gauzatzen duenean ehiza aprobetxamendua.
Gainera, laguntzen onuradun izateko, ehiza elkarteek Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko kirol entitateen erregistroan inskribatuta egon beharko dute, edo Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuko Elkarteen Erregistroan.
B) Onuraduna izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:
a) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak 13. artikuluan ezartzen dituen baldintza orokorrak. Eskabidearen inprimakiarekin batera aurkeztuko den erantzukizuneko aitorpenaren bidez frogatuko da horiek betetzen direla.
Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta dauzkala frogatzeko, eskabidean interesdunari jakinarazten zaio baimena ematen diola departamentuari egoera hori frogatzen duten datuak kontsultatzeko, diru-laguntza emateko ebazpen proposamena egiten denean.
b) Betiere, eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
1.–Ehiza barrutiak ehiza antolatzeko plana onetsia izatea, edo oneste aldera prestatzen aritzea edo berrikuste fasean izatea, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearekin bat.
2.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan dagoen informazioaren arabera, ehiza aprobetxamenduaren titularrak behar bezalako funtzionamendua izatea, ehiza arloan eta basa fauna eta haren habitatak babestearen gainean indarra duten arauei jarraikiz: Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea, hurrenez hurren.
3.–Ehiza barrutiak zorrik ez izatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin.
4.–Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.
5.–Eskatutako jarduketak (2.1 oinarrian deskribatutakoen artean) egiteko konpromisoa hartzea, ondoko betebeharrekin:
i. Ehizarako ereintza. Ahal dela, han-hemenka banatuta egonen dira ehiza barrutian, animaliak egokitu daitezen, lurraldetasuna errespetatu eta harraparien mesedeko pilaketak galarazteko. Hobe da eremu txiki frankotan ereitea lurzati handi gutxitan baino. Hori dela eta, diru-laguntzak jaso daitezke 10.000 m²-tik beherako azaleretan ereiteagatik. Azalera hori gainditzen duten ereintzetan, 10.000 m²-ri dagokiona izanen da gehienez emanen den diru-laguntza.
Ereintzak nekazaritzarako lurzatietan soilik eginen dira, baldin eta Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sisteman (NELIGS) “Lur goldagarria” sailkapena badute. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak espresuki baimena ematen duen kasuetan soilik egiten ahalko dira ehizarako ereintzak NELIGSen “Lur goldagarria” sailkapena ez duten lurzoruetan edo bertan behera utzita eta landaretza naturaleko komunitateek hartutako laborantzako lurzatietan.
Lurzati horietan ezin da uzta bildu, eta udazkenean identifikatuko dira azaleraren perimetroa ereinda ez egoteagatik. Azienda lurzatietan bazkatzen ahalko da abuztuaren 15etik aurrera.
Ereintzaren dosia produkziorako laboreetan erabiltzen denaren azpitik egonen da, eta ez da 50 kg-tik beherakoa izanen; izan ere, dentsitate handiko laboreek ez dute interesik ehizarako. Ahal dela, nahasitako haziak erabiliko dira, eta zerealen, lekadunen eta oleaginosoen nahastea gomendatzen da. Hazi ziurtatuak erabiltzea ez da inongo kasutan beharrezkoa izanen, eta, ahal delarik, saihestuko da fitosanitarioak, ongarri mineralak edo herbizidak erabiltzea, non ez dagoen justifikaturik toki horretako egoerek ez bermatzeagatik ereintzaren nolabaiteko hazkundea.
ii. Lur-zerrendak nekazaritzako lurzatietan. Gutxienez ere 2 metro zabal diren lur-zerrendek izaten ahalko dute diru-laguntza. Eskatutako zerrenda bakoitza NELIGS barrutiaren orrialdean markatu beharko da, eta haren kokapena identifikatu.
a) Uzta bildu gabeko zereal zerrendak lurzatien ertzean. Lur-zerrenda horiek nekazaritzako edo abeltzaintzako aprobetxamendurik gabe egon beharko dute nekazaritza urteko abuztuaren 15a arte. Egun horretatik aurrera, azienda bertan bazkatzeko aprobetxamendua bakarrik baimentzen da.
b) Labore gabeko lur-zerrendak nekazaritzako lurzatietan. Lurzatien ertzetan kokatuko dira. Zerrenda horiek udazkenean identifikatuko dira, nekazaritza urte berrirako prestakuntza lanik ez baitute izan. Berezko belar landareak mantendu beharko dira eta ezin izanen dira gai fitosanitarioekin tratatu. Zerrenda horietan ezin izanen da inolako laborantza lanik egin irailaren 1era arte.
iii. Eskualdera egokitutako zuhaitz edo zuhaixken landaketak, sailetan, lerroan edo han-hemenka. Ahal dela, 0,25 hektareatik beherako azaleretan, baimendutako lurretan, egiten diren zuhaitz landaketek izaten ahalko dute diru-laguntza.
Orobat, diru laguntzak jaso daitezke landaketak lerroan egiteagatik edo heskaiak jartzeagatik bertara egokitutako espezieekin baimendutako tokietan. Lerroko landaketetan, zuhaitz espezieek inguruneari egokituta egon beharko dute eta, ahal dela, 5 m-tik gorako tartea utzi beharko da, eta 2 m-tik gorakoa zuhaixken artean.
Gainera, diru-laguntzak jaso daitezke, lekura egokitutako zuhaitzak edo zuhaixkak tarte handiekin landatzeagatik, unitateak gutxienez 50 metrotan banatuta baimendutako tokietan.
Azkenik, diru-laguntza jasotzen ahalko da ehiza espezieentzat interesa duten idoi bazterretan landaredia sortu edo hobetzeagatik. Lehendik dagoen landaredia errespetatuko da. Eskualdekoak diren tamaina apaleko zuhaixka espezie autoktonoekin eginen dira landaketak.
iv. Laboreak babesteko hesi fisikoak. Sare-hesiak: laboreak untxietatik babesteko, metro bat altu izanen dira, gutxienez, 20 zentimetro lurrean sartuta dutela. Sare-hesiak, justifikatutako kasuetan izan ezik, labore iraunkorretan ezarriko dira edo balio ekonomiko handikoetan, hala nola, mahastietan, olibadietan edo beste fruta-arbola batzuen alorretan, zainzuri, brokoli edo beste barazki batzuen sailetan, etab.
Babes hodiak edo antzeko beste sistema batzuk: egoera bakoitzari eta babestu beharreko espezieari egokitutako ezaugarriak eta altuera izan beharko dituzte, eraginkorrak direla bermatzeko.
Hesi elektrikoak: elikatze unitateak eta gainerako osagaiek beharrezko ezaugarriak izan beharko dituzte, eraginkorrak izateko laboreak haien xedeko ehiza espezieetatik babesteko. Hari kopuruak eta haien arteko tarteak kasu bakoitzerako egokiak izan beharko dute, eta baterien edo korronte elektrikoaren bidez elikatuko dira, halako moduan non haren intentsitatea etxeko abereentzat erabili ohi dena halako bi izan dadin.
vi. Sastraka garbitzea, ehiza espezieen habitata hobetzeko.
Gehienez 2 hektareako sail etenetan egindako sastraka garbiketentzat emanen da diru-laguntza. Azalera hori gainditzen duten sailetan, 2 hektareari dagokiona izanen da gehienez emanen den diru-laguntza, sail bakoitzeko. Jarduketa eremuaren planoa aurkeztu beharko da, sastraka non garbituko den adierazita. Lanen diseinuak ingerada irregularrak eta mosaikoan izatea gomendatzen da, eta zuhaitzak eta tamaina handieneko zuhaixkak errespetatzea. Lanak eskuz egiten ahalko dira, edo mekanizatuta.
Jarduketa aurretik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren berariazko baimena izan beharko da.
vii. Idoiak.
1.–Ehiza-espezieentzat interesa duten idoi txikiak egitea.
Idoi berriek txikiak izan beharko dute, eta gune zelaiak izan beharko dituzte, lagungarriak izan daitezen ehiza espezieak bertaratzeko.
Eremuak basoko erabilera badu, jarduketa aurretik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren berariazko baimena izan beharko da.
2.–Ehiza-espezieentzat interesa duten idoi txikiak garbitzea.
Parte bat garbitu gabe utzi beharko da, ur ekosistemei loturiko landare komunitateak bizirik jarrai dezan.
Eremuak basoko erabilera badu, jarduketa aurretik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren berariazko baimena izan beharko da.
3.–Itxiturak egitea, ehiza espezieentzat interesa duten idoiak berez birsortzeko. Idoien inguruan itxitura jartzeak eta materialaren kostuak diru-laguntza izaten ahalko dute.
Helburua berezko landaredia haztea denean, itxitura partzialak eginen dira, basa faunak sarbidea izan dezan.
viii. Dokumentazio teknikoa prestatzea.
Dokumentazio teknikoari buruzko diru-laguntza ordaintzeko, behar bezala aurkeztu beharko da 4.2 oinarriaren b idatz-zatian deskribatzen den atala. Aurkezten den dokumentazioan zuzendu gabeko formazko akatsik bada, ezin izanen da atal horretan eskatutako laguntza eman.
C) Aurreko oinarrian ezarritako betebeharrak frogatzeko, dokumentazio hau gehitu beharko zaio eskaerari:
1.–Administrazio eskudunak 1., 2., 3. eta 4. baldintzak egiaztatuko ditu ofizioz, I. eranskineko ereduaren araberako eskabidean azaltzen diren datuetan oinarriturik, baita departamentuak dituen datuetan oinarriturik ere.
2.–5. puntua memoria deskriptibo bat eta deialdiaren II. eranskina aurkeztuz frogatuko da.
4. oinarria.–Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.
1.–Eskaerak aurkezteko epea 60 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskaerak Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura zuzenduko dira, eta departamentu horretako erregistroan aurkeztuko dira (González Tablas kalea, 9; Iruña). Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietan aurkezten ahalko dira.
Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azalak irekita egon beharko du, lehen orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) agerrarazteko; datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.
2.–Eskabidearekin batera dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) I. eranskineko ereduaren araberako eskaera orria. Tokiko ehiztarien zenbait elkarteren artean egin beharreko jarduketa baterako eskatzen bada laguntza, eskabide bakarra aurkezten ahalko da, eta ordezkari bat izendatuko da, eskabidea bere izenean eginen duena. Deialdiaren baldintzak denak batera frogatuko dira, baina, onuradunaren ondorioetarako, ordezkaria hartuko da kontuan.
b) Memoria deskribatzailea, honako hauek jaso beharko dituena: jarduketaren xedea eta haren deskripzio laburra, non eta noiz eginen den espresuki adieraziz, eskaera osoaren guztirako aurrekontua eta NELIGSetik lortutako planoak, deialdi honen bigarren oinarriko modalitateetan adierazitakoari jarraikiz. Memorian eta aurrekontuan, eskaerari lotutako jarduketa bakoitzeko lanak bereizi beharko dira. Jarduketa mota bakoitzerako, memoriak ondoko hau zehaztu behar du:
–A modalitatea, “Ehizarako ereintzak” izenekoa: erein beharreko lurzatiei buruzko datu guztiak (udalerria, poligonoa, lurzatia, barrutia, jabearen izena edo haren gozamena duen errentariarena), lurra prestatzeko metodoa, erein beharreko laboreak, dosiak, lanak noiz eginen diren etab. jasoko dira eskaerari erantsiko zaion memorian. Orobat, lurzatien planoa gehituko zaio (NELIGS), zein tokitan ereinen den adierazita.
–B modalitatea “Lur-zerrendak” izenekoa: “Landu gabeko edo bildu gabeko lur-zerrendak nekazaritzako lurzatietan” deiturikoetan, eskaerari gehituko zaion memorian lur-zerrenden kokalekuaren krokisa eta landu gabeko lur-zerrendak zer lurzatitan dauden, haiei buruzko datu guztiak agertu beharko dira. Lur-zerrendaren luzera eta zabalera adieraziko dira, lurzatiaren gainerako zatia okupatzen duen laborantza mota, kokalekua (udalerria, poligonoa, lurzatia, barrutia), Europar Batasunaren Nekazaritza Politikaren deklarazioan ageri den titularraren izena. Halaber, lurzatien planoa gehituko da (NELIGS), landu gabeko lur-zerrendetarako zein lurzati proposatzen diren adierazita. Zerrenda horien erabilera NELIGSen “Lur goldagarria” sailkapenarekin definituta egon beharko da.
–C modalitatea, “Landaketak” izenekoa: jarduketaren kokapen zehatzak (udalerria, poligonoa, lurzatia, barrutia, jabearen izena edo haren gozamena duen errentariarena eta baimena), lurra prestatzeko metodoa, landatzeko sistemak, landarearen ezaugarriak, lanak noiz eginen diren etab. jasoko dira eskaerari erantsiko zaion memorian. Orobat, lurzatien planoa gehituko zaio (NELIGS), zuhaitzak zein tokitan landatuko diren adierazita.
–D modalitatea, “Laboreak babesteko hesi fisikoak” izenekoa: Sare-hesi, babes hodi edo hesi elektrikoetarako, berehala eta betiko jartzekotan, eskaerari gehituko zaion memorian haien kokalekuaren krokisa eta, zer lurzatitan dauden, haiei buruzko datu guztiak agertu beharko dira. Sare-hesien edo hesi elektrikoen luzera eta hodien kopurua adieraziko dira, baita zer labore mota babesten duten, kokalekua (udalerria, poligonoa, lurzatia, barrutia) eta Europar Batasunaren Nekazaritza Politikaren deklarazioan ageri den titularraren izena ere. Halaber, lurzatien planoa gehituko da (NELIGS), hesi fisikoak kokatzeko zein lurzati proposatzen diren adierazita. Lurzati horien erabilera NELIGSen “Lur goldagarria” sailkapenarekin definituta egon beharko da. Materialak gordailuan altxatzen direnean, kokalekua adieraziko da, eta nekazariei lagatzen zaienean, haiek entregatu eta onartu izana egiaztatzen duen dokumentua erantsi beharko da.
–E modalitatea, “Sastraka garbitzea, ehiza espezieen habitata hobetzeko” izenekoa: sastraka garbitzeko, eskaerari gehitzen zaion memorian haien kokalekuaren krokisa eta, zer lurzatitan kokatzen diren, haiei buruzko datu guztiak agertu beharko dira. Garbiketa bakoitzaren azalera zehaztuko da, baita kokalekua ere (udalerria, poligonoa, lurzatia, barrutia). Halaber, lurzatien planoa gehituko da (NELIGS), azalera adierazita. Gainera, lurren jabeak emandako baimena.
–F modalitatea, “Idoiak” izenekoa: idoietarako, eskaerari gehituko zaion memorian haien kokalekuaren krokisa eta, zer lurzatitan dauden, haiei buruzko datu guztiak agertu beharko dira. Zer idoitan eginen den jarduketa, haren azalera zehaztuko da, baita kokalekua ere (udalerria, poligonoa, lurzatia, barrutia). Halaber, lurzatien planoa gehitu beharko da (NELIGS), haien kokalekua adierazita. Gainera, lurren jabeak emandako baimena.
Memoria deskribatzailearekin batera, II. eranskina aurkeztuko da, behar bezala beterik, memoriaren edukia laburbilduko duena. I. eta II. eranskinetan ezarrita dauden ereduak Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es Interneteko atariko zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal dira, ‘’Zerbitzuen Katalogoa’’, ‘’Laguntzak eta bekak’’ atalean.
c) Eskatzaileak laguntzak lehenbizikoz hartu behar dituenean edo laguntzak kobratzeko kontua aldatu nahi duenean, laguntzaren eskabidearekin batera transferentzia bidez kobratzeko eskabidea aurkeztu beharko du, behar bezala bete eta sinatua.
5. oinarria.–Diru-laguntza emateko irizpideak.
Deialdi honen xedeko diru-laguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.
Onartzen diren eskaerek aurrekontuan eskuragarri dagoena gainditzen badute, hura diru-laguntza eskuratzen ahal duten eskaera guztien artean banatuko da; horretarako, proportzioan murriztuko dira deialdi honetan hasieran ezarritako laguntzaren portzentajeak modalitate guztietan.
6. oinarria–Ebaluazio organoa.
Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak ebaluatuko ditu eskaerak.
7. oinarria.–Diru-laguntza ematea.
Eskaera hartuta, hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituen egiaztatuko da. Eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean zuzen dezala, eta ohartaraziko, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena eman, eta jakinaraziko zaio.
Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek diru-laguntza lortzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.
Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia da organo eskuduna, diru-laguntza nori eman ebazteko. Ebazpena lau hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.
Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da. Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek, administrazio publikoak ez badira, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.
8. oinarria.–Egindako ordainketen eta gastuen justifikazioa.
1.–Diru-laguntzaren xedeko jarduketak bukatuta, onuradunek 2015eko azaroaren 16a baino lehen justifikatu beharko dituzte egin dituzten gastuak eta ordainketak; horretarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Justifikazio kontua, III. eranskinaren araberakoa. Egindako gastuen zerrenda da, burutu diren jarduketen arabera banatua; haien kokalekuak zehaztuko dira eta aurkeztutako fakturetatik zein dagokion bakoitzari.
b) Egindako gastuen fakturak, jatorrizkoak edo fotokopiak izan, betiere onuradunaren izenean, eta gastu horiek frogatzen dituzten bankuko egiaztagiriak. 600 eurotik beherako fakturen kasuan, eskudiruzko ordainketa onartzen da, behar bezala egiaztatzen bada. B modalitateko jarduketen kasuan izan ezik: ez da fakturarik behar horiek justifikatzeko, nahikoa baita justifikazioa kontuarekin; izan ere, prima bat ordaintzen da jarduketan sartutako hektarea bakoitzeko.
Kontuan izan besterik dioen berariazko xedapenik izan ezean, oinarri hauetan, justifikazio epea bukatu aurretik ordaindutakoa dela “egindako gastua” (Ikus DFLaren 28. artikulua).
Onuradunek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren erregistroan (González Tablas, 9; Iruña) aurkeztu beharko dituzte gastuen frogagiriak; bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusi tokietako edozeinetan, Nafarroako Gobernuaren Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari zuzenduta.
2.–Obrak egiten direnean, diru-laguntza lor dezakeen jardueraren gastuak (BEZik gabe) 30.000 euroko zenbatekoa gainditzen badu, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu duela; horretarako, gutxienez bi eskaintza aurkeztuko dira, eta aukeratzen dena hobesteko dituen arrazoiak eman.
Onuradunak ez du aurreko lerroaldekoa bete beharko, baldin eta diru-laguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo emaile ez badaude edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin bada.
9. oinarria.–Diru-laguntzaren ordainketa.
Egiaztagiriak azterturik, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumenaren zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak betetzen dituztela frogatzen duen memoria aurkeztuko da.
Dena batera eginen da ordainketa. Emandako diru-laguntza kobratzeko eskubide galerak deklaratu eta diru kopuru horiek askatuz gero, bosgarren oinarriaren arabera murriztu behar izandakoa igotzeko erabiltzen ahalko dira.
10. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.
1.–Onuradunek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.
2.–Diruz lagundu behar diren lanak egitea, baldintza teknikoei jarraikiz eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko langileek eman ditzaketen jarraibideekin bat, betekizunen atalean zehazten diren baldintzak betetzea eta organo eskudunaren ikuskapenaren mende jartzea.
3.–Lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste diru-laguntza edo laguntza batzuen berri ematea organo emaileari.
4.–Diru-laguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezik, onartutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.
5.–Emandako diru-laguntza kobratzeko eskubide galerak deklaratu eta diru kopuru horiek askatuz gero, bosgarren oinarriaren arabera murriztu behar izandakoa igotzeko erabiltzen ahalko dira.
11. oinarria.–Onuradunen betebeharrak gardentasunari dagokionez.
1.–Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluak aipatzen dituen pertsona juridikoek edo entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasuna bete beharko dute, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen dituztenean eta honako bi inguruabar hauek gertatzen direnean:
a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.
b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.
Aurreko atalean ezarritako kopuruak gainditzen diren zehazteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, eta ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo urteko aurrekontua honako hauen arteko txikiena izanen da:
a) Aurreko urteko negozio-zifra edo betearazitako aurrekontua.
b) Hala badagokio, negozio-zifra, edo diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua.
2.–Aipatu inguruabarrak gertatzen badira, gardentasunerako betebeharraren mende dauden entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute, ebazpen honen IV. eranskineko eredua erabiliz:
a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.
b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.
c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari emandako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.
d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.
e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.
3.–Entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuko du aipatutako informazioa, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari zuzendua. Informazioa bidaltzeko epea hilabete batekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.
4.–Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.
5.–Entitateak gardentasunerako betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko du, ebazpen honen IV. eranskinean jasotzen den ereduaren arabera.
6.–Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzean, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.
7.–Onuradunak informaziorako betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ez betetze horren ondorioz ezin izanen da emandako diru-laguntza ordaindu, aurrerakinak barne, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
12. oinarria.–Diru-laguntzen bateraezintasuna eta “de minimis” izaera.
Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, emandako beste laguntza batzuekin.
Horrelakoetan, jarduera bererako emandako diru-laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua. Aurreko lerroaldean ezarritako ondorioetarako, onuradunak helburu horrexetarako beste diru-laguntzaren bat jasotzen baldin badu, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. d) artikuluan xedaturikoarekin bat.
Gainera, kokaleku jakin batzuetako lanek ezin izanen dute diru-laguntzarik jaso, baldin eta kontzeptu berak (zehazki, lekadun haziez ereindakoak edo landu gabeko lur-zerrendak) “Estepako nekazaritza habitatak hobetzea” izeneko laguntza (Landa Garapeneko 2015-2021 Programa berrian jasoa) duten nekazarien konpromisoen parte badira.
Bestetik, laguntza hauek “de minimis” laguntzak dira; beraz, ofizioz egiaztatuko da RCSA sisteman tokiko ehiztari elkarte bati emandako de minimis laguntzen guztirako zenbatekoa ez dela 200.000 eurotik gorakoa izan azken hiru zergalditan.
13. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.
Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
14. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.
Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu onetsitako diru-laguntzak Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaien, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.
I. ERANSKINA Hasierako eskaeraren inprimakia Diru-laguntzarako eskaera, ehiza espezieek egiten dituzten kalteak prebenitzeko eta haien habitata hobetzeko |
(Administrazioak bete beharrekoa) ESPEDIENTE ZK.: _____________________________________ | KANPAINA : 20____ |
Eskatzailearen datuak: |
Tokiko ehiza barrutia Ehiza barruti pribatua | Ehiza barrutiaren matrikula: NA- | |||
Izena: | ||||
Helbidea: | IFZ/IFK: | |||
Herria: | PK: | |||
Telefonoa: | Helbide elektronikoa: | |||
Banku kontua: __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ | ||||
Lehendakariaren datuak (tokiko ehiztari elkartekoa) |
Izen-deiturak: | IFZ: | |
Helbidea: | PK: | |
Telefonoa: | Helbide elektronikoa: | |
Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak deialdi hau onesteko 2015eko apirilaren 7an emandako ebazpenari dagokionez, eskatzaileak ADIERAZTEN DU eskatzen diren baldintzak betetzen dituela eta deialdi horretako oinarriak onartzen dituela; hortaz, eskaera honekin batera aurkezten diren eranskinari eta memoriari jarraituz, jakinarazten du zer jarduera eginen diren ehiza barruti horretan, ikuskatu eta egiaztatu ditzaten. Jarduerok diruz laguntzen ahal dira deialdi horretako oinarrietan ezartzen den bezala. Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, diru-laguntza eskatzen du. Eskatzaileak DEKLARATZEN du: –Ez dagoela beste diru-laguntzarik jasotzen ari jarduera bererako edo, jasoz gero, behar bezala justifikatzen duela, deialdiaren hamaikagarren oinarriarekin bat. –Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan onuradun izateko adierazita dauden debekuetako bat ere ez duela. –Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari baimena ematen diola Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Gizarte Segurantzan dauden datuak ikusteko, horrela egiazta dezan, diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egiten den unean, zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela. –Baimena ematen duela eskabidean agertzen diren bere datuak fitxategi automatikoetan sartzeko, datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraikiz. .............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an (Eskatzailearen, ehizarako eskubidedunaren, sinadura) |
II. ERANSKINA Memoriarekin batera aurkeztu beharreko inprimakiaren eredua Ehiza espezieek nekazaritzan egiten dituzten kalteak prebenitzeko eta haien habitata hobetzeko laguntza, 20....ko kanpaina |
ESKATZAILEA: | IFZ/IFK: | (Administrazioak bete beharrekoa) ESPEDIENTE ZK.: _______________________ |
HASITAKO LANAK | JARDUKETA | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | ESPARRUA | KOPURUA | LABORE MOTA | AURREKONTUA (eurotan) | |
BEZik gabe | BEZarekin | ||||||||
GUZTIRA | |||||||||
Eskatzailearen / ordezkariaren sinadura .............(e)n, ...........ko ............aren ......(e)an NANa, deiturak eta izena: _____________________________________________ | |||||||||
Jarraibideak: 1. Eredu hau eskaerarekin batera aurkezten den memorian txertatu behar da. Dokumentu horien lehenengo orria izanen da, eskatzaileak sinatu beharko du eta bi aldeetan egonen da inprimaturik. Bi aldeko eredu horrekin ez bada aski eskaeraren kokapen guztiak sartzeko, inprimakiak jarraituko du eta hurrengo orrietan sinatuko da. 2. Eskaera egiten den unean hasita edo bukatuta dauden lanak “Hasitako lanak” izeneko zutabean adieraziko dira. “Jarduketa” izeneko zutabea deialdi honetan diruz laguntzen ahal diren jarduketekin (hurrengo taulan inprimatuak) beteko da, egin gogo den jarduket(ar)ekin bat egiten du(t)enean, haietarako laguntza eskatu bada. |
EKINTZA | JARDUKETA |
A–Ehizarako ereintza | A.1.– Lurra prestatzeko lanak, ereintza eta hazien kostua (ha) |
A.2.–Lurzatiak alokatu edo errentatzeagatiko kostuak (ha) | |
B.–Lur-zerrendak nekazaritzako lurzatietan | B.1.–Uzta bildu gabeko zereal zerrendak (m²) |
B.2.–Landu gabeko lur-zerrendak (m²) | |
C–Zuhaitzak barreiaturik landatzea | C.1.–Lurra prestatzeko lanak, landarearen kostua, landaketa, udako garbiketak eta mantentze-lanetako ureztaketak 5 urtetik beherako landaketetan (zuhaitz barreiatuak) (un) |
C.2.–Lurra prestatzeko lanak, landarearen kostua, landaketa, udako garbiketak eta mantentze-lanetako ureztaketak 5 urtetik beherako landaketetan (zuhaitz sailak) (ha) | |
C.3.–Lurra prestatzeko lanak, landarearen kostua, landaketa, udako garbiketak eta mantentze-lanetako ureztaketak 5 urtetik beherako landaketetan (zuhaitz lerroak) (m) | |
C.4.–Zuhaitza babesteko sistemen ezarpena eta kostu materiala (un) | |
C.5.–Lurra prestatzeko lanak, landarearen kostua eta landaketa (idoietako landare zerrenda) (ha) | |
D.–Laboreak babesteko hesi fisikoak | D.1.–Laboreak babesteko sare-hesien kostu materiala (m) |
D.2.–Babes hodien eta beste sistema batzuen materiala (un) | |
D.3.–Hesi elektrikoen kostu materiala (m) | |
E.–Sastraka garbiketak | E.1.–Garbiketaren kostua sailetan, eskuz edo mekanizatua (ha) |
F–Idoiak | F.1.–Idoi berriak egiteko lanak (m²) |
F.2.–Idoi zaharrak garbitzeko lanak (m²) | |
F.3.–Idoien inguruan itxitura jartzea eta materialaren kostua (m²) | |
G.–Dokumentazio teknikoa | G–Dokumentazio teknikoa prestatzea |
3. Udalerria-Labore mota bitarteko zutabeak lurzati bakoitzaren arabera beteko dira; aurrekontuak, aldiz, ekintza bakoitzaren arabera. |
III. ERANSKINA Justifikazio kontua (Inprimakia, lanak bukatu ondoren aurkeztu beharrekoa) Ehiza espezieek nekazaritzan egiten dituzten kalteak prebenitzeko eta haien habitata hobetzeko laguntza, 20....ko kanpaina |
ESKATZAILEA: | IFZ/IFK: | (Administrazioak bete beharrekoa) ESPEDIENTE ZK.: _______________________ |
JARDUKETA | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | ESPARRUA | KOPURUA | LABORE/LANDARE MOTA | AURREKONTUA (eurotan) | FAKTURA ZK. | |
BEZ gabe | BEZarekin | ||||||||
GUZTIRA | |||||||||
Ehiza habitatak hobetzeko onetsitako deialdiaren oinarriekin bat, laguntza ekonomikoa eskatzen du, hasierako eskaeraren xedeko jarduerak gauzatzeagatik onartua. Eskatzailearen / ordezkariaren sinadura .............(e)n, ...........ko ............aren ......(e)an NANa, deiturak eta izena: _____________________________________________ | |||||||||
Jarraibideak. 1. Eskaera hau lanak amaitzen diren unean aurkeztu beharko da. 2. Egin diren ekintza guztiak adierazi beharko dira, eta haien katastroko erreferentziak aipatuko, NELIGSeko barrutiari dagokionez. 3. Ekintza: II. eranskineko hasierako eskaera bete zen bezala beteko dira ekintzak. 4. Fakturaren zenbakia: eremu horretan, eranskineko ekintzari egotzitako gastua justifikatzeko aurkezten diren faktura zenbakiak adieraziko dira. Modu horretan, faktura batek ekintza bat baino gehiago justifikatzen ahal du (eta, halakoetan, ekintza bakoitzean errepikatu behar da), eta ekintza batek zenbait faktura izan ditzake egotzitako gastua justifikatzeko (halakoetan, faktura horiek guztiak jarri beharko dira eremu horretan). |
IV. ERANSKINA
Gardentasun betebeharrari buruzko aitorpenaren eredua
Izena: ............................................ NANa/IFZ
Honako hau ordezkatuz: IFK
Helbidea: .................................... Ondoko adierazpena egiten dut, ehiza espezieen habitatak hobetzeko eta haiek sortzen dituzten kalteak prebenitzeko 2015eko laguntzen onuradun naizen aldetik.
Irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen ditu (2013ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).
Foru dekretu horren 3. artikuluak ezartzen duenez, diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateak gardentasunera daude behartuta, inguruabar hauek gertatzen direnean:
a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.
b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.
(Kopuru horiek gainditzen diren kalkulatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira).
Aipatu foru dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan xedatutakoari jarraituz,
AITORTZEN DUT:
Ez dudala gardentasun betebeharrik (aipatutako foru dekretuaren 3. artikuluan azaldutako inguruabarrak gertatzen ez direlako).
.......................................................................................-k (adierazi organo-emailea) emandako ......................................................................... (izena) diru-laguntza dela-eta (izena), informazioa aurkeztu dut; beraz, ez da errepikatu beharrik, emandako datuak aldatu ez direlako.
Gardentasun betebeharra dut eta, horrenbestez, aitorpen honen eranskinean, 59/2013 Foru Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako informazioa ematen dut, eta entitatearen urteko azken kontuen kopia eransten.
…............…..………….(e)n, ................................. (e)an
Sinatua: ..........................
Kargua: ..........................
Eskatzailearentzako argibide interesgarriak:
1. Entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuko du aipatutako informazioa, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari zuzendua. Informazioa bidaltzeko epea hilabete batekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.
2. Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasunari lotutako betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute:
a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.
b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.
c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari emandako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.
d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.
e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.
3. Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.
4. Onuradunak informaziorako betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ez betetze horren ondorioz ezin izanen da emandako diru-laguntza ordaindu, aurrerakinak barne, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
V. ERANSKINA
Eskualde plana
ESKUALDEA | UDALERRIA | UDALERRIAREN IZENA | ERRENDIMENDU INDIZEA (EI) |
4 | 1 | ABAIGAR | 4,4 |
4 | 2 | ABARTZUZA | 4,4 |
2 | 3 | ABAURREGAINA | 2,5 |
2 | 4 | ABAURREPEA | 2,5 |
4 | 5 | ABERIN | 3,7 |
7 | 6 | ABLITAS | 1,8 |
3 | 7 | ADIOS | 4,1 |
4 | 8 | AGUILAR KODES | 3,2 |
5 | 9 | OIBAR | 3,7 |
4 | 11 | ALLIN | 4,1 |
4 | 12 | ALLO | 3,2 |
1 | 10 | ALTSASU | 2,5 |
4 | 13 | AMESKOABARRENA | 3,2 |
4 | 14 | ANTZIN | 4,1 |
6 | 15 | ANDOSILLA | 1,8 |
3 | 16 | ANTSOAIN | 4,4 |
1 | 17 | ANUE | 2,5 |
3 | 18 | AÑORBE | 4,1 |
2 | 19 | AGOITZ | 4,1 |
1 | 20 | ARAITZ | 2,5 |
4 | 21 | ARANARATXE | 3,2 |
1 | 22 | ARANTZA | 2,5 |
3 | 23 | ARANGUREN | 4,1 |
1 | 24 | ARANO | 2,5 |
1 | 25 | ARAKIL | 2,5 |
4 | 26 | ARAS | 3,2 |
1 | 27 | ARBIZU | 2,5 |
2 | 28 | ARTZIBAR | 2,5 |
4 | 29 | LOS ARCOS | 3,2 |
4 | 30 | ARELLANO | 3,2 |
1 | 31 | ARESO | 2,5 |
7 | 32 | ARGUEDAS | 1,8 |
2 | 33 | ARIA | 2,5 |
2 | 34 | ARIBE | 2,5 |
4 | 35 | ARMAÑANTZAS | 2,5 |
4 | 36 | ARROITZ | 3,2 |
1 | 37 | ARRUAZU | 2,5 |
5 | 38 | ARTAXOA | 3,2 |
3 | 39 | ARTAZU | 3,7 |
1 | 40 | ATETZ | 2,5 |
4 | 41 | AIEGI | 3,7 |
6 | 42 | AZAGRA | 1,8 |
4 | 43 | AZUELO | 3,2 |
1 | 44 | BAKAIKU | 2,5 |
3 | 901 | BARAÑAIN | 4,4 |
5 | 45 | BARASOAIN | 4,1 |
4 | 46 | BARBARIN | 3,2 |
7 | 690 | ERREGE BARDEA | 2 |
4 | 47 | BARGOTA | 2,5 |
7 | 48 | BARILLAS | 1,8 |
1 | 49 | BASABURUA | 2,5 |
1 | 50 | BAZTAN | 2,5 |
5 | 51 | BEIRE | 3,2 |
3 | 52 | BERASKOAIN | 3,7 |
5 | 53 | BERBINTZANA | 3,2 |
3 | 905 | BERIAIN | 4,4 |
3 | 902 | BERRIOBEITI | 4,4 |
3 | 903 | BERRIOZAR | 4,4 |
1 | 54 | BERTIZARANA | 2,5 |
1 | 55 | BETELU | 2,5 |
3 | 56 | BIURRUN-OLKOTZ | 4,1 |
7 | 57 | BUÑUEL | 1,8 |
2 | 58 | AURITZ | 2,5 |
2 | 59 | BURGI | 2,5 |
3 | 60 | BURLATA | 4,4 |
4 | 61 | EL BUSTO | 2,5 |
7 | 62 | CABANILLAS | 1,8 |
4 | 63 | CABREDO | 4,1 |
6 | 64 | CADREITA | 1,8 |
6 | 65 | CAPARROSO | 2,2 |
6 | 66 | CARCAR | 1,8 |
6 | 67 | ZARRAKAZTELU | 2,2 |
7 | 68 | CASCANTE | 1,8 |
5 | 69 | KASEDA | 3,2 |
7 | 70 | CASTEJON | 1,8 |
2 | 71 | GAZTELUBERRI | 2,5 |
7 | 72 | CINTRUENIGO | 1,8 |
1 | 73 | ZIORDIA | 2,5 |
4 | 74 | ZIRAUKI | 3,7 |
3 | 75 | ZIRITZA | 4,1 |
3 | 76 | ZIZUR | 4,4 |
7 | 77 | CORELLA | 1,8 |
7 | 78 | CORTES | 1,8 |
4 | 79 | DESOIO | 3,2 |
4 | 80 | DEIKAZTELU | 3,2 |
1 | 81 | DONAMARIA | 2,5 |
1 | 82 | ETXALAR | 2,5 |
3 | 83 | ETXARRI | 4,1 |
1 | 84 | ETXARRI ARANATZ | 2,5 |
3 | 85 | ETXAURI | 4,1 |
3 | 86 | EGUESIBAR | 4,4 |
1 | 87 | ELGORRIAGA | 2,5 |
3 | 88 | ELORTZIBAR | 4,4 |
3 | 89 | ENERITZ | 4,1 |
1 | 90 | ERATSUN | 2,5 |
1 | 91 | ERGOIENA | 2,5 |
2 | 92 | ERROIBAR | 2,5 |
2 | 93 | EZKAROZE | 2,5 |
5 | 94 | ESLABA | 3,7 |
2 | 95 | ESPARTZA | 2,5 |
4 | 96 | ESPRONTZEDA | 3,2 |
4 | 97 | LIZARRA | 3,7 |
2 | 98 | ESTERIBAR | 2,5 |
4 | 99 | ETAIU | 4,4 |
4 | 100 | EULATE | 3,2 |
1 | 101 | EZKABARTE | 4,1 |
1 | 102 | EZKURRA | 2,5 |
5 | 103 | EZPOROGI | 3,7 |
2 | 502 | 02. FAZERIA | 2,5 |
5 | 505 | 05. FAZERIA | 3,2 |
5 | 508 | 08. FAZERIA | 3,7 |
2 | 509 | 09. FAZERIA | 2,5 |
2 | 510 | 10. FAZERIA | 2,5 |
4 | 603 | 103. FAZERIA | 3,7 |
4 | 604 | 104. FAZERIA | 4,4 |
3 | 605 | 105. FAZERIA | 4,1 |
5 | 606 | 106. FAZERIA | 4,1 |
5 | 607 | 107. FAZERIA | 4,1 |
6 | 608 | 108. FAZERIA MELIDA-MURILLO | 2,2 |
5 | 511 | 11. FAZERIA | 3,7 |
2 | 514 | 14. FAZERIA | 4,1 |
2 | 515 | 15. FAZERIA | 4,1 |
2 | 516 | 16. FAZERIA | 2,5 |
2 | 517 | 17. FAZERIA | 3,7 |
2 | 518 | 18. FAZERIA | 2,5 |
4 | 521 | 21. FAZERIA | 4,1 |
4 | 522 | 22. FAZERIA | 4,4 |
4 | 523 | 23. FAZERIA | 3,2 |
4 | 524 | 24. FAZERIA | 3,2 |
4 | 526 | 26. FAZERIA | 3,2 |
4 | 527 | 27. FAZERIA | 3,2 |
4 | 528 | 28. FAZERIA | 3,2 |
4 | 529 | 29. FAZERIA | 3,2 |
4 | 530 | 30. FAZERIA | 3,2 |
4 | 531 | 31. FAZERIA | 4,4 |
4 | 532 | 32. FAZERIA | 3,2 |
3 | 535 | 35. FAZERIA | 3,7 |
4 | 536 | 36. FAZERIA | 3,2 |
4 | 537 | 37. FAZERIA | 3,2 |
4 | 538 | 38. FAZERIA | 4,1 |
4 | 539 | 39. FAZERIA | 3,2 |
4 | 540 | 40. FAZERIA | 3,2 |
4 | 541 | 41. FAZERIA | 3,2 |
4 | 542 | 42. FAZERIA | 3,2 |
4 | 543 | 43. FAZERIA | 4,1 |
4 | 544 | 44. FAZERIA | 4,1 |
4 | 545 | 45. FAZERIA | 3,2 |
1 | 546 | 46. FAZERIA | 2,5 |
3 | 549 | 49. FAZERIA | 4,1 |
3 | 550 | 50. FAZERIA | 4,4 |
3 | 552 | 52. FAZERIA | 4,1 |
1 | 553 | 53. FAZERIA | 2,5 |
3 | 555 | 55. FAZERIA | 4,1 |
3 | 556 | 56. FAZERIA | 4,1 |
3 | 561 | 61. FAZERIA | 4,4 |
3 | 562 | 62. FAZERIA | 4,4 |
1 | 563 | 63. FAZERIA | 2,5 |
4 | 565 | 65. FAZERIA | 3,2 |
4 | 567 | 67. FAZERIA | 3,7 |
4 | 570 | 70. FAZERIA | 3,2 |
4 | 571 | 71. FAZERIA | 4,4 |
4 | 574 | 74. FAZERIA | 4,1 |
4 | 575 | 75. FAZERIA | 4,4 |
4 | 576 | 76. FAZERIA | 4,1 |
4 | 579 | 79. FAZERIA | 3,7 |
4 | 581 | 81. FAZERIA | 4,1 |
4 | 582 | 82. FAZERIA | 4,1 |
4 | 583 | 83. FAZERIA | 4,1 |
4 | 584 | 84. FAZERIA | 4,1 |
4 | 585 | 85. FAZERIA | 3,2 |
1 | 586 | 86. FAZERIA | 2,5 |
1 | 587 | 87. FAZERIA | 2,5 |
1 | 588 | 88. FAZERIA | 2,5 |
1 | 591 | 91. FAZERIA | 2,5 |
5 | 592 | 92. FAZERIA | 3,2 |
6 | 104 | FALTZES | 2,5 |
7 | 105 | FITERO | 1,8 |
7 | 106 | FONTELLAS | 1,8 |
6 | 107 | FUNES | 1,8 |
7 | 108 | FUSTIÑANA | 1,8 |
3 | 109 | GALAR | 4,4 |
5 | 110 | GALIPENTZU | 3,2 |
2 | 112 | GARAIOA | 2,5 |
2 | 113 | GARDE | 2,5 |
5 | 114 | GARINOAIN | 4,1 |
2 | 115 | GARRALDA | 2,5 |
2 | 111 | GALOZE | 2,5 |
4 | 116 | GENEVILLA | 4,1 |
1 | 117 | GOIZUETA | 2,5 |
3 | 118 | GOÑERRI | 3,7 |
2 | 119 | GORZA | 2,5 |
4 | 120 | GESALATZ | 4,1 |
3 | 121 | GIRGILLAO | 3,7 |
3 | 122 | UHARTE | 4,4 |
1 | 123 | UHARTE ARAKIL | 2,5 |
2 | 124 | IBARGOITI | 4,1 |
4 | 125 | IGUZKITZA | 3,7 |
1 | 126 | IMOTZ | 2,5 |
1 | 127 | IRAÑETA | 2,5 |
1 | 904 | IRURTZUN | 2,5 |
2 | 128 | IZABA | 2,5 |
1 | 129 | ITUREN | 2,5 |
1 | 130 | ITURMENDI | 2,5 |
3 | 131 | ITZA | 4,1 |
2 | 132 | ITZAGAONDOA | 4,1 |
2 | 133 | ITZALTZU | 2,5 |
2 | 134 | JAURRIETA | 2,5 |
5 | 135 | XABIER | 3,2 |
3 | 136 | TXULAPAIN | 4,1 |
1 | 137 | LABAIEN | 2,5 |
1 | 138 | LAKUNTZA | 2,5 |
4 | 139 | LANA | 3,2 |
1 | 140 | LANTZ | 2,5 |
4 | 141 | LAPOBLACION | 3,2 |
5 | 142 | LARRAGA | 3,2 |
4 | 143 | LARRAGOA | 3,2 |
1 | 144 | LARRAUN | 2,5 |
4 | 145 | ELIZAGORRIA | 2,5 |
5 | 146 | LEATXE | 3,7 |
1 | 908 | LEKUNBERRI | 2,5 |
3 | 147 | LEGARDA | 4,1 |
4 | 148 | LEGARIA | 4,4 |
1 | 149 | LEITZA | 2,5 |
5 | 150 | LEOTZ | 3,7 |
5 | 151 | LERGA | 3,7 |
6 | 152 | LERIN | 2,7 |
1 | 153 | LESAKA | 2,5 |
4 | 154 | LEZAUN | 4,1 |
5 | 155 | LEDEA | 3,7 |
2 | 156 | LIZOAIN-ARRIASGOITI | 4,1 |
6 | 157 | LODOSA | 1,8 |
2 | 158 | LONGIDA | 4,1 |
2 | 159 | IRUNBERRI | 4,1 |
4 | 160 | LUKIN | 3,2 |
4 | 161 | MAÑERU | 3,7 |
4 | 162 | MARAÑON | 4,1 |
6 | 163 | MARTZILLA | 2,2 |
6 | 164 | MELIDA | 2,2 |
6 | 165 | MENDABIA | 1,8 |
4 | 166 | MENDAZA | 4,4 |
5 | 167 | MENDIGORRIA | 3,7 |
4 | 168 | METAUTEN | 4,1 |
6 | 169 | MILAGRO | 1,8 |
4 | 170 | MIRAFUENTES | 4,1 |
6 | 171 | MIRANDA ARGA | 2,7 |
2 | 172 | ELO | 4,4 |
7 | 173 | MONTEAGUDO | 1,8 |
4 | 174 | MORENTIN | 3,7 |
4 | 175 | MUES | 3,2 |
7 | 176 | MURCHANTE | 1,8 |
4 | 177 | MURIETA | 4,1 |
6 | 178 | MURILLO EL CUENDE | 2,2 |
6 | 179 | MURILLO EL FRUTO | 2,2 |
3 | 180 | MURUZABAL | 4,1 |
2 | 181 | NABASKOZE | 2,5 |
4 | 182 | NAZAR | 4,1 |
3 | 183 | OBANOS | 4,1 |
2 | 185 | OTSAGABIA | 2,5 |
4 | 184 | OKO | 4,4 |
1 | 186 | ODIETA | 2,5 |
1 | 187 | OIZ | 2,5 |
1 | 188 | OLAIBAR | 2,5 |
1 | 189 | OLAZTI | 2,5 |
4 | 190 | OLEXOA | 4,4 |
5 | 191 | ERRIBERRI | 2,5 |
3 | 194 | OLLARAN | 3,7 |
5 | 192 | OLORITZ | 4,1 |
3 | 193 | OLTZA | 4,4 |
2 | 195 | ORBAIZETA | 2,5 |
2 | 196 | ORBARA | 2,5 |
3 | 906 | ORKOIEN | 4,4 |
5 | 197 | ORISOAIN | 3,7 |
2 | 198 | ORONTZE | 2,5 |
2 | 199 | OROTZ-BETELU | 2,5 |
4 | 200 | OTEITZA | 3,7 |
3 | 201 | IRUÑA | 4,4 |
6 | 202 | AZKOIEN | 2,2 |
5 | 203 | PETILLA ARAGOI | 3,2 |
4 | 204 | PIEDRAMILLERA | 4,4 |
5 | 205 | PITILLAS | 2,5 |
3 | 206 | GARES | 4,1 |
5 | 207 | PUIU | 3,7 |
7 | 208 | RIBAFORADA | 1,8 |
2 | 209 | ERROMANTZATUA | 3,7 |
2 | 210 | ERRONKARI | 2,5 |
2 | 211 | ORREAGA | 2,5 |
4 | 691 | ANDIA | 4,1 |
1 | 692 | ARALAR | 2,5 |
4 | 693 | LOKIZ | 3,2 |
4 | 694 | URBASA | 3,2 |
5 | 212 | ZARE | 3,7 |
1 | 213 | SALDIAS | 2,5 |
4 | 214 | JAITZ | 3,7 |
6 | 215 | SAN ADRIÁN | 1,8 |
5 | 217 | SAN MARTIN UNX | 3,2 |
5 | 216 | ZANGOZA | 3,2 |
4 | 219 | SANTSOL | 2,5 |
6 | 220 | SANTAKARA | 2,2 |
1 | 221 | DONEZTEBE | 2,5 |
2 | 222 | SARTZE | 2,5 |
6 | 223 | SARTAGUDA | 1,8 |
6 | 224 | SESMA | 2,5 |
4 | 225 | SORLADA | 4,4 |
1 | 226 | SUNBILLA | 2,5 |
5 | 227 | TAFALLA | 3,2 |
3 | 228 | TEBAS-MURU ARTEDERRETA | 4,1 |
3 | 229 | TIRAPU | 4,1 |
4 | 230 | TORRALBA DEL RIO | 3,2 |
4 | 231 | TORRES DEL RIO | 2,5 |
7 | 232 | TUTERA | 1,8 |
7 | 233 | TULEBRAS | 1,8 |
3 | 234 | UKAR | 4,1 |
5 | 235 | UXUE | 3,2 |
1 | 236 | ULTZAMA | 2,5 |
2 | 237 | UNTZITIBAR | 4,4 |
5 | 238 | UNTZUE | 4,1 |
1 | 239 | URDAZUBI | 2,5 |
1 | 240 | URDIAIN | 2,5 |
2 | 241 | URRAULGOITI | 3,7 |
2 | 242 | URRAULBEITI | 4,1 |
2 | 243 | URROTZ-HIRIA | 4,1 |
1 | 244 | URROZ | 2,5 |
2 | 245 | URZAINKI | 2,5 |
3 | 246 | UTERGA | 4,1 |
2 | 247 | UZTARROZE | 2,5 |
2 | 248 | LUZAIDE | 2,5 |
7 | 249 | VALTIERRA | 2 |
1 | 250 | BERA | 2,5 |
4 | 251 | VIANA | 2,5 |
2 | 252 | BIDANKOZE | 2,5 |
3 | 253 | BIDAURRETA | 4,1 |
6 | 254 | ALESBES | 1,8 |
4 | 255 | VILLAMAYOR DE MONJARDIN | 3,7 |
2 | 256 | HIRIBERRI | 2,5 |
4 | 257 | VILLATUERTA | 4,1 |
3 | 258 | ATARRABIA | 4,4 |
1 | 259 | IGANTZI | 2,5 |
4 | 260 | DEIERRI | 4,4 |
5 | 261 | ESA | 3,7 |
3 | 262 | ZABALTZA | 4,1 |
3 | 907 | ZIZUR NAGUSIA | 4,4 |
1 | 263 | ZUBIETA | 2,5 |
1 | 264 | ZUGARRAMURDI | 2,5 |
4 | 265 | ZUÑIGA | 3,7 |
Iragarkiaren kodea: F1505739
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
