2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
Aldaketa ordenantzan. Hasierako onespena
Santakarako Udalak, 2015eko apirilaren 9an egin osoko bilkuran, legezko gehiengoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Hasiera batean onestea Santakarako herrilurretako belarrak arautzen dituen ordenantzako aldaketa, dagokion espedientean agertu bezala. Aldatu egin dira 3 eta 7. artikuluak.
2. Onetsia jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean agertuta, bizilagunek eta legezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Emandako epean horrelakorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da eta hori Osoko Bilkurari jakinaraziko zaio.
Argitaratzeko agintzen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.
Santakaran, 2015eko apirilaren 13an.–Alkatea, Daniel Ayabar Garriz.
Iragarkiaren kodea: L1506608