92. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Deialdia, 2015. urtean gizarte zerbitzuen eta gizarte ekintzaren arloko jarduerak antolatzeko diru-laguntzak emateko

San Adriango Udalak, 2015eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, 2015. urtean gizarte zerbitzuen eta gizarte ekintzaren arloko jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdiko oinarriak onetsi zituen. Hona hemen:

San Adrianen, 2015eko apirilaren 20an.–Alkatea, sinadura ulertezina.

DEIALDIA, 2015. URTEAN GIZARTE ZERBITZUEN ETA GIZARTE EKINTZAREN ARLOKO JARDUERAK ANTOLATZEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO

Gaiaren inguruan indarrean den araudian ezarritakoari jarraituz, San Adriango Osoko Bilkurak gizarte zerbitzuen eta gizarte ekintzaren arloko jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdiko oinarriak onetsi ditu.

Laguntzak ematerakoan irizpide hauei jarraituko zaie: publikotasuna, tratu berdintasuna eta bitartekoen eta helburuen bat etortzea. Honako hauek dira oinarri arautzaileak:

OINARRI ARAUTZAILEAK

Lehenbizikoa.–Diru-laguntzaren helburua, baldintzak eta xedea.

1.1. San Adriango Udalak diru-laguntzen deialdi publikoa aurkeztu du honako xede hauek dituzten proiektuak eta jarduerak egiteko: gizarte zerbitzuen eta gizarte ekintzaren arloko jarduera, garapenerako laguntza eta herrien arteko elkartasuna. Deialdia irizpide hauetan oinarrituko da: publikotasuna, lehia, objektibotasuna, berdintasuna eta bereizkeriarik eza, gardentasuna, eraginkortasuna eta eragimena.

1.2. Gizarte zerbitzuen eta gizarte ekintzaren arloko jarduerak sustatzeko ekimenei laguntzea helburu izanik, deialdi honen xedea da laguntza ekonomikoa ematea helburu hauek dituzten jarduerak egiteko:

–Esku hartzea eta prebentzioa xede duten jarduerak, biztanleriaren gizarteratzea sustatzeko.

–Programak, gizartean etorkinen parte-hartzea bultzatzeko, elkarbizitza tolerantea lortzeko eta integratzeko, gizartea sentsibilizatzeko jarduketen bitartez.

–“Garapen bidean” diren herrialdeei zuzendutako proiektuak, udalerrien garapena sustatuz, gizarte arloko azpiegiturak bultzatuta esparru hauetan: hezkuntza, osasuna, etxebizitza, saneamendua eta edateko ura izatea, giza eskubideak, herritarren partaidetza, garapen ekonomikoa eta abar.

1.3. 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egiten diren jarduera eta proiektuetarako emanen da diru-laguntza.

1.4. Jarduera horiek ezin izanen dira egon inongo lankidetza hitzarmenen barruan, eta entitate onuradunak ezin izanen du San Adriango Udalaren aurrekontuko zuzeneko diru-laguntzarik jaso.

1.4. Proiektu edo jarduera bati diru-laguntza emateko, eskaera egiten duten elkarteek edo norbanakoek jardueren proiektu edo programa zehatz bat aurkeztu beharko dute, diru-laguntzaren xede izan dadin. Programa horretan haren xedea, helburuak, finantzabideak, baliabide erabilgarriak, aurrekontua eta ebaluazioa azalduko dira. Aurrekontuarekin batean gastuen eta diru-sarreren zerrenda aurkeztuko da, proiektu edo jardueraren bideragarritasuna bermatuko duena.

1.5. Elkarte edo norbanakoen programa edo proiektuei diru-laguntza emateagatik ez da eskubiderik sortuko hura hurrengo deialdietan eskuratzeko.

1.6. Proiektu bera ezin izanen da aurkeztu San Adriango Udalaren deialdi batera baino gehiagotara.

1.7. Deialditik kanpo daude honako jarduera edo proiektu hauek:

–Diru-sarrera aski duten jarduerak edo gehienbat erabiltzaileek, udal honetako beste zerbitzu batzuek edo beste administrazio batek diruz lagundu behar dituztenak.

–Ezaugarri sexistak edo arrazistak dituzten jarduerak edo indarkeria bultzatzen dutenak edo bestelakoak, administrazio publiko batek diruz lagundu ez ditzakeenak.

–Ondasun inbentariagarriak eskuratu, eraiki, zaharberritu eta hobetzeko gastuak.

–Elkartearen funtzionamendu gastuak.

–Otordu, aperitibo eta oparien gastuak.

–Eskariari lotutako dokumentazioaren faltsukeria nabarmena denean.

Bigarrena.–Laguntzak emateko araubidea eta aurrekontuko kreditua.

Oinarri hauetan araututako diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da, hau da, aurkezten diren eskaerak konparatuz, guztiekin lehentasun zerrenda bat prestatzeko asmoz, deialdiaren 5 oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera.

San Adriango Udalaren gastuen aurrekontuko 3130 48901 kontu-sailean 5.000,00 euroko diru kopurua dago 2015. urterako. Aurrekontu horrek izaera mugatzailea du.

Hirugarrena.–Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Gizarte zerbitzuen eta gizarte ekintzaren arloko proiektu eta/edo jarduerak egiteko diru-laguntzak eskatzen ahal dituzte bizilekua San Adrianen duten pertsonek eta irabazi asmorik gabeko entitateek, betiere deialdi honen xedearekin lotutako proiektuak eta/edo jarduerak egiten badituzte eta baldintza hauek betetzen:

A) Pertsona juridikoak badira, legez eratua izatea eta Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan inskribatua egotea.

B) Pertsona fisikoak badira, San Adrianen helbideratuta egotea eta proiektuak San Adriango Udalaren diru-laguntzarik jaso ez izana lehenagotik.

C) Diru-laguntza jasoko duten proiektuak garatzea deialdi honen xede eta helburuekin bat.

D) Onuraduna izatea eragozten duten kasuetako bakar batean ere ez egotea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Organikoaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta San Adriango Udalarekin zorrik ez izatea.

Laugarrena.–Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea.

4.1. Aurkezteko epea:

Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. San Adriango Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, bulego orduetan.

4.2. Aurkeztu beharreko agiriak:

a) Elkartearen estatutuen kopia konpultsatua, eta IFK edo IFZrena.

b) Entitatearen eta hura ordezkatzen duen pertsona fisikoaren datuak (I. eranskina).

c) Diru-laguntzaren xede den proiektuaren deskribapena (II. eranskina).

d) Aurrekontu xehakatua, kontzeptuen arabera sailkaturik azalduz aurreikusten diren diru-sarrerak eta gastuak (II. eranskina).

e) Erantzukizuneko aitorpena, onuraduna izatea eragozten duten kasuetako bakar batean ere ez egoteari buruzkoa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Organikoaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat.

f) Entitateak Nafarroako Foru Ogasuneko zerga beharkizunak eta Gizarte Segurantzakoak beteak dituela frogatzen duten ziurtagiriak, eta San Adriango Udalarekin inolako zorrik ez duela frogatzen duena.

g) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honetako laguntzaren xede den proiekturako bertze erakunde publiko eta/edo pribatu batzuetan diru-laguntzarik eskatu eta/edo jaso den azaltzeari buruzkoa (I. eranskina).

h) Proiektuaren edo jardueraren publizitatea eta zabalkundea egitean, San Adriango Udalaren diru-laguntza jaso duela agerrarazteko konpromisoa (I. eranskina).

Bosgarrena.–Aurkeztutako eskabideen balorazioa.

5.1. Balorazio irizpideak.

Aurkeztutako jarduerak baloratzeko irizpideak eta laguntzaren zenbatekoa jarraian azaltzen diren balorazio irizpideen arabera zehaztuko dira, eta gehienez ere 100 puntu emanen dira, honela banaturik:

1.–Egileen gaitasunarekin zerikusia dutenak: (10 puntu).

–Kudeaketa gaitasuna.

–Proiektuak kudeatzeko esperientzia.

2.–Herritar onuradunarekin zerikusia dutenak: (20 puntu).

–Herritar onuradunei buruz emandako informazioa.

–Pertsona onuradunek parte hartzea, proiektua proposatu, gauzatu eta kudeatzeko lanetan.

3.–Proiektuaren kalitate teknikoarekin zerikusia dutenak: (50 puntu).

–Proiektuari, inguruneari eta gainerako xehetasunei buruzko informazioa.

–Proiektuaren identifikazioan garatutako prozesua.

–Proiektua zein sektoretan sartzen den, sektore haren egoerari buruzko informazioa (ingurunea, baliabideak, azpiegiturak...).

–Ekintzaren bideragarritasun teknikoa.

–Proiektuaren jasangarritasuna, diruz lagundutako ekintza burututakoan, eta Udalaren parte-hartzea haren kudeaketan edo mantentze-lanetan.

4.–Proiektuaren jarraikortasuna eta osagarritasuna: (20 puntu).

–Proiektuaren jarraipena eta azken ebaluazioa.

–Proiektuaren osagarritasuna, eremu horretan gauzatzen diren bestelako garapen ekintzekin.

Proiektuen balorazioa egin ahal izateko, entitate eskatzaileak eskabidea aurkeztu beharko du, deialdi honen II. eranskinean ageri den azalpen memoriaren eredua erabiliz; eranskin horretan zehatz-mehatz jasoko dira irizpide bakoitzaren barruan baloratu beharreko alderdiak. Informazio ekonomikoa deialdiaren II. eranskinean dagoen informazio ekonomikoari buruzko inprimakian osatuko da.

Oker betetzen diren datuak edo ausartegiak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

Seigarrena.–Instrukzioa egin eta ebazpena emateko organo eskuduna.

Gizarte Zerbitzuen Informazio Batzordea izanen da aurkezten diren eskaerak deialdiko balorazio irizpideen arabera baloratuko dituen kide anitzeko organoa. Balorazio txostena instruktoreari igorriko dio.

Gizarte Zerbitzuen zinegotzia izanen da espedientearen instruktorea, eta ebazpena emateko beharrezkoak iruditzen zaizkion txostenak eskatzen ahalko ditu, oinarri hauetan eskatutako agiriez landa. Gizarte Zerbitzuen Informazio Batzordearen espedientea eta txostena ikusirik, espedientearen instruktoreak ebazpen proposamen arrazoitua eginen dio Alkatetzari, deialdia ebazteko, proposamena igorri eta hamabost eguneko epean.

Alkateak emanen du ebazpena, non, ebazpen proposamenak ezartzen duenarekin bat, honako hau jasoko baita:

Diru-laguntza hartuko duen eskatzailea edo eskatzaileen zerrenda eta zenbatekoa, ebaluazioa eta horretarako erabili diren balorazio irizpideak zehaztuta.

Zein eskabide ezetsi den, halakorik bada, arrazoiak azalduta.

Ebazpen proposamenak ez dio inolako eskubiderik ekarriko proposatutako onuradunari San Adriango Udalaren aurrean, harik eta diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten zaion arte.

Diru-laguntza emateko ebazpenak dagokion gastu konpromisoa baitu itsatsirik, Udaleko Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa beharko du aldez aurretik.

Zazpigarrena.–Onuradunen betebeharrak.

Onuradunen betebeharrak ondoko hauek dira:

a) Diru-laguntza jasotzeko behar den jokabidea izan, xedea bete, proiektua gauzatu edo jarduera egitea.

b) Organo emaileari erakustea beharkizunak eta baldintzak betetzen direla; orobat, hari frogatzea diru-laguntza emateko edo diru-laguntza jasotzeko arrazoi izan diren jarduerak egin eta helburuak bete direla.

c) Organo emaileak eginen dituen egiaztapenak eta Espainiako nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

d) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako bertze diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari (I. eranskina).

e) Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga betebeharrak eguneratuak dituztela frogatzea.

f) Kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta behar bezala auditaturiko bertzelako agiriak eduki beharko dira, onuradunei aplikatzen ahal zaizkien merkataritzari eta sektoreari buruzko legeetan xedatu bezala.

g) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

h) Dirua itzultzeko arrazoietakoren bat izanez gero, itzuli egin beharko da jasotako dirua.

Zortzigarrena.–Justifikazioa eta kobrantza.

8.1. Aurkeztutako proiektuaren edo proiektuen justifikazioa.

a) Egindako jardueraren memoria labur eta zehatza (III. eranskina).

b) Azken balantze ekonomikoa, gastuen eta diru-sarreren justifikazioa, elkarteko diruzainak eta buruak sinatua.

c) Gastua frogatzen duten jatorrizko fakturak edo horien fotokopia konpultsatuak. Onartuko dira, orobat, bankuko frogagiriak, “ordaindua” zigilua duten fakturak –hornitzaileak sinatu eta zigilatuak–, erosketaren tiketa, fakturari erantsia, edo bertze edozein agiri, faktura edo gastuaren frogagiria ordaindu izana erakusten duena.

d) Erantzukizun zibileko aseguru poliza eta ordainketaren frogagiri eguneratua, behar den kasuetan.

e) Frogatu beharko da San Adriango Udalaren laguntza jaso izana agertu dela diruz lagundutako jardueren publizitatean (programak, liburuak, kartel iragartzaileak, publizitateko iragarki laburrak...), edo diruz lagundutako argitalpenaren kontrazalean eta lehen orrialdean.

8.2. Deialdi honetan emandako zenbatekoa ordaintzea.

Gizarte zerbitzuen diru-laguntzen zenbatekoa, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera eta baliabide batzuk gehituta, inoiz ez da izanen diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.

Emandako zenbatekoa ordainketa bakarrean emanen da, gehienez ere 30 egunean, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

8.3. Laguntza itzuli beharra.

Jasotako laguntzak itzuli beharko dira eta berandutza interesa ordaindu, diru-laguntza ordaintzen den unetik itzuli beharra erabakitzen den egunera bitarte, eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 38.2 artikuluan finkatuko zenbatekoaren arabera, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 37.1 artikuluan ezarritako kasuetan, eta honako hauetan:

a) Programaturiko jarduerak gauzatzen ez direnean. Halakoetan, onuradunak jasotako aurrerakina itzuli beharko du Udaleko Diruzaintzan. Hala egiten ez badu, behar den espedientea irekiko da.

b) Frogagiriak epez kanpo aurkezten direnean; izan ere, horrek diru-laguntza deuseztatzea ekarriko du eta itzuli egin beharko da jasotako dirua.

c) Diruz lagundutako jardueretan Udalak baimendu gabeko aldaketak egiten direnean.

d) Diru-laguntza zer xedetarako eman zen, helburu hura betetzen ez denean.

e) Diru-laguntza eskuratzen denean horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.

f) Jasotako dirua zertan erabili den frogatu beharra betetzen ez denean.

g) Zenbait diru-laguntza batera jasotzen direnean, haien artean bateragarriak direnean izan ezik.

h) Diruz lagundutako jardueraren kostuaren muga gainditzen denean, onuradunak bateragarriak diren diru-laguntzak batuz; muga horretatik goitiko zenbatekoari erreparatuko zaio.

i) Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen direnean edo betetzen ez direnean.

j) Oinarri honetan aipatzen diren egiaztapen egintzei trabak jartzen zaizkienean eta horiei men egin beharra betetzen ez denean.

Alkatetzak emanen du diru-laguntza itzultzeari buruzko ebazpena, aldez aurretik espedientea instruiturik, aplikatzekoa den legeria orokorrarekin bat. Itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira eta, horiek kobratzeko, diru-bilketari buruz indarra duen araudian xedatzen dena aplikatuko da.

Bederatzigarrena.–Aplikazio ordeztailea.

Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan aplikatzekoak izanen dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duena, eta orobat honako hauetan ezarria dagoena: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea eta aplikatzekoa den gainerako araudia.

DEIALDIAREN ESKABIDEA

Diru-laguntzak, gizarte zerbitzuen eta gizarte ekintzaren arloko jarduerak antolatzeko 2015eko urtean

Izena: .............................................................................................., NANa: ............................., eta helbidea (kalea, herria): ......................................................................., elkarte eta/edo talde sozio-kultural hau ordezkatuz: ............................................ (IFZ: .............................), San Adriango Udalari eskatzen diot 2015. urtean gizarte zerbitzuen eta gizarte ekintzaren arloko jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdian parte hartzeko aukera.

Aurkeztutako agiriak (gurutze batekin markatu):

Elkartearen estatutuen kopia konpultsatua, eta IFK edo IFZrena.

Entitatearen eta hura ordezkatzen duen pertsona fisikoaren datuak (I. eranskina).

Diru-laguntzaren xede den proiektuaren deskribapena (II. eranskina).

Aurrekontu xehakatua, kontzeptuen arabera sailkaturik azalduz aurreikusten diren diru-sarrerak eta gastuak (II. eranskina).

Erantzukizuneko aitorpena, onuraduna izatea eragozten duten kasuetako bakar batean ere ez egoteari buruzkoa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Organikoaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat. I. eranskina.

Entitateak Nafarroako Foru Ogasuneko zerga beharkizunak eta Gizarte Segurantzakoak beteak dituela frogatzen duten ziurtagiriak, eta San Adriango Udalarekin inolako zorrik ez duela frogatzen duena. I. eranskina.

Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honetako laguntzaren xede den proiekturako beste erakunde publiko eta/edo pribatu batzuetan diru-laguntzarik eskatu eta/edo jaso den azaltzeari buruzkoa (I. eranskina).

Proiektuaren edo jardueraren publizitatea eta zabalkundea egitean, San Adriango Udalaren diru-laguntza jaso duela agerrarazteko konpromisoa (I. eranskina).

San Adrianen, 2015eko ………….aren ....(e)an
(Sinadura)
Stua.:

IRABAZI ASMORIK GABEKO GIZARTE ZERBITZUEN ETA GIZARTE EKINTZAREN ARLOKO ENTITATE ETA ELKARTEENDAKO DIRU-LAGUNTZEN 2015EKO DEIALDI PUBLIKOA

I. ERANSKINA

ELKARTEAREN DATUAK (1)

Izena

I.F.K.

Telefonoak

Helbidea

Helbide elektronikoa

ELKARTEAREN ORDEZKARIAREN DATUAK

Izen-deiturak

NANa

Elkartean duen kargua

Telefono finkoa

Sakelako telefonoa

Jakinarazpenetarako helbidea

Helbide elektronikoa

JARDUEREN ZERRENDA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

San Adrianen, 2015eko ………….aren ....(e)an
(Eguna eta sinadura)

1.–Eskatzailearen izaeraren egiaztagiriak:

..................................................................................... jaunak/andreak, .......................... elkarteko idazkaria naizen honek (San Adriango helbidea: ......................, posta kodea: .............), kontuan harturik elkartea Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribaturik dagoela ................ zenbakiarekin (telefonoa: ..............................., eta helbide elektronikoa: .........................),

ZIURTATZEN DUT:

1. Elkarteak gaur egun duen lehendakaria Elkartearen Batzarrak ............ egunean egindako bilkuran hautatu zela, eta ............................................................................................ jauna/andrea dela, eta hauek direla bere datuak: ............... zenbakidun NANa, helbidea (herria, karrika) ................................, eta posta kodea ...................

2. Elkarteak funtzionamenduan jarraitzen duela, eratu zeneko helburuak betez, indarra duten estatutuen arabera*.

Idazkaria

(Sinadura)

(Entitatearen zigilua)

Ontzat emana

Lehendakaria

(Sinadura)

2.–Onuraduna izateko baldintzak betetzeari buruzko erantzukizuneko aitorpena.

.................................................................................. jaunak/andreak, .......................... elkarteko lehendakaria naizen honek (San Adriango helbidea: ......................, 31570 posta kodea), kontuan harturik elkartea Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribaturik dagoela ................ zenbakiarekin,

ADIERAZTEN DUT:

Diru-laguntza eskatu duen .......................... elkarteak betetzen dituela onuraduna edo entitate laguntzailea izateko eskatzen diren baldintzak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritakoari jarraikiz.

San Adrianen, 2015eko ………….aren ....(e)an
Stua.:

3. Tributuen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak beteak izatearen ziurtagiriak.

Bi aukera:

–Ziurtagiriak (Nafarroako Zerga Ogasunean eta Gizarte Segurantzan emanak).

–Onuraduna ziurtagiriak aurkeztera behartuta ez dagoenean*, aitorpen honen bidez:

ERANTZUKIZUNEKO AITORPENA

................................................................................... jaunak/andreak, .......................... elkarteko lehendakaria naizen honek (San Adriango helbidea: ......................, 31570 posta kodea), kontuan harturik elkartea Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribaturik dagoela ................ zenbakiarekin,

ADIERAZTEN DUT:

Diru-laguntza eskatu duen ......................... elkarteak beteak dituela zerga beharkizunak, Gizarte Segurantzakoak eta egoitza fiskalari dagozkionak.

San Adrianen, 2015eko ………….aren ....(e)an

Sinatua:

5.–Jardueren memoria eta 6.–Aurrekontua.

(Fitxa bat jarduera bakoitzeko, II. eranskinaren arabera).

7.–Proiektuak dauzkan laguntzei buruzko aitorpena.

.................................................................................. jaunak/andreak, .......................... elkarteko lehendakaria naizen honek (San Adriango helbidea: ......................, 31570 posta kodea), kontuan harturik elkartea Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribaturik dagoela ................ zenbakiarekin,

Diru-laguntzaren xede den proiektuari dagokionez (X bat jarri dagokion tokian), hau AITORTZEN DUT:

–EZ duela inolako diru-laguntzarik jaso administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren eskutik. .

Administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren eskutik diru-laguntza hauek jaso/eskatu dituela: .

ZER ENTITATERI ESKATU ZITZAION LAGUNTZA

ESKATUTAKO DIRU KOPURUA

DIRU-LAGUNTZAREN EGOERA: ESKATUA/ONARTUA/ORDAINDUA

San Adrianen, 2015eko ………….aren ....(e)an
Sinatua: .............................

8.–Bankuetako datuak:

Banketxea:

Kalea eta herria:

Sukurtsala:

Banku-kontuaren zenbakia: .............................................

(1) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaeran aurkezten denarekin bat etorri behar du.

9.–Informazio zehatzen aitorpena:

.................................................................................. jaunak/andreak, .......................... elkarteko lehendakaria naizen honek (San Adriango helbidea: ......................, 31570 posta kodea), kontuan harturik elkartea Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribaturik dagoela ................ zenbakiarekin,

ADIERAZTEN DUT:

Eskaera honetan aurkeztutako informazio administratibo, tekniko eta/edo finantzario guztia zehatza eta egiazkoa dela.

San Adriango Udalaren eskura geratzen dela, edozein agiri edo informazio zehatz egiaztatzeko, bidezkoa bada.

San Adrianen, 2015eko ………….aren ....(e)an
Sinatua:

10.–“Diruz lagundutako jardueren publizitatea”.

Diruz lagundutako jardueren eta programen zabalkundea egiteko erabiltzen den propagandan, edozein formatu duela, San Adriango Udala babeslea dela agerraraziko da, bai eta San Adriango Udalaren armarria ere.

II. ERANSKINA

(Jarduera bakoitzaren fitxa: 5. Memoria eta 6. Aurrekontua)

Jardueraren azalpena:

Entitatea: ................................................

Jarduera: ................................................

Jardueraren azalpena:

Jardueraren xedeak:

1.

2.

3.

Jardueraren datuak (aurreikuspena):

Data:

Ordutegia

Lekua

Aurreikusitako ikusle kopurua

Boluntarioak

Bertzelakoak:

Aurreikusitako gastuak:

KONTZEPTUAK

ZENBATEKOA

GUZTIRA

Diru-sarrera aurreikusiak:

KONTZEPTUAK

ZENBATEKOA

GUZTIRA

III. ERANSKINA

“...................................................................” elkartea

2015. urtean diruz lagundutako jardueraren memoria (bat jarduera bakoitzeko)

Jardueraren izena:

Deskribapena (nolakoa izan zen azaldu):

Data: ............ Tokia: ................ Parte-hartzaile kopurua: ....................................

DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAREN BALANTZE EKONOMIKOA

Gastuak, guztira

FAKTURA ZK.

FAKTURA EMAILEA

FAKTURAREN KONTZEPTUA

FAKTURAREN ZENBATEKOA, GUZTIRA

Diru-sarrerak, guztira

DIRU-SARRERA MOTA

ZENBATEKOA

Parte-hartzaileen ekarpena edo jardueraren kuotak

Elkartearen beraren funtsen ekarpena

Beste administrazio publiko batzuen diru-laguntzak

Udalaren diru-laguntza

Zozketak eta dirua biltzeko bertze sistema batzuk

Babesleen, dohainen, publizitatearen edo bertzeren ekarpenak

Beste diru-sarrera batzuk

DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUEREN PROGRAMAKO GASTUEN ETA DIRU-SARREREN JUSTIFIKAZIOA –BALANTZE EKONOMIKOA–

JARDUERAK

JARDUERAREN IZENA

GASTU ERREALAK

DIRU-SARRERA ERREALAK

1.a

2.a

3.a

4.a

5.a

6.a

7.a

...

San Adrianen, 2015eko ………….aren ....(e)an

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1506043