2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
Aldaketa, Elbarrien ibilgailuetarako aparkatze txartelak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Udalak, 2015eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela:
Hasiera batean onesten da aldaketa, Elbarrien ibilgailuetarako aparkatze txartelak arautzen dituen ordenantzan.
Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Interesdunek Jaizko Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko dute espedientea, bulego orduetan.
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.
Jaitzen, 2014ko abenduaren 19an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.
Iragarkiaren kodea: L1506787;