2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2014ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.750,00 euro.
Finantziazioa (kreditua beheititzea gastuen kontu-sailean):
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: -1.750,00 euro.
Azkoienen, 2015eko apirilaren 29an.–Alkatea, M.ª José Vidorreta Alfaro.
Iragarkiaren kodea: L1506681