2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Lezkairuko Plan Partzialeko L-30 oinarrizko unitaterako xehetasun azterlana (ARS-3). Hasierako onespena.
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko apirilaren 28an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 28-ABR-15 (4/UV)
Espedienteko agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen 2014ko azaroaren 27ko txostenarekin bat,
ERABAKI DA:
1. Hasiera batean onestea Lezkairuko Plan Partzialeko L-30 oinarrizko unitaterako xehetasun azterlana (ARS-3), Marcos Escartínek sustatua, Habitat Lezkairu Sociedad Cooperativaren ordezkari gisa.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.
Iruñean, 2015eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1506698