2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
1. aldaketa 2015eko ekitaldiko aurrekontuan. Hasierako onespena
Murillo el Cuendeko Udalak, 2015eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Udalaren 2015eko aurrekontuan: Lotu gabeko kreditu gerakina sartzea.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Arradan, 2015eko apirilaren 29an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1506592