92. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, Herrilurretako aprobetxamenduak
arautzen dituen ordenantzan

Mendabiako Udalak, 2015eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, aho batez eta, beraz, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo erabatekoa zuela, honako hau erabaki zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz:

1.–Hasiera batean onestea Mendabiako Udalaren herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa, dagokion espedienteko edukiari jarraikiz.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek eta bidezko interesdunek aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Mendabian, 2015eko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1506786