2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
Aldaketa, Eraikuntzaren eta urbanizazioaren gaineko ordenantzan Hasierako onespena
Longidako Udalak, 2015eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Longidako Eraikuntzaren eta urbanizazioaren gaineko udal ordenantzako aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Longidan, 2015eko maiatzaren 4an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L1506767