92. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

176E/2015 EBAZPENA, apirilaren 15koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez hasiera batez onesten da proiektu hau: Tuterako Montes de Cierzo industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektoriala gauzatzeko Urbanizazio Proiektuaren Aldaketa. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak sustatu du proiektua.

Indarrean da Tuterako Montes de Cierzo industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektoriala, Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua, eta Nafarroako Gobernuaren 1991ko abenduaren 23ko erabakiz onetsia (1992ko urtarrilaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren ekainaren 26ko 83/1992 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Tuterako Montes de Cierzo industrialdea urbanizatzeko proiektua, Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua (1992ko uztailaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Nafarroako Gobernuaren 2013ko maiatzaren 29ko erabakiaren bidez onetsi zen Tuterako Montes del Cierzo industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektorialeko aldaketa. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak sustatu zuen. Erabaki hori 2013ko ekainaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta horri buruzko araudia 2014ko urtarrilaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Industrialdeko obra gehienak eginak daude gaur egun. Espediente honen helburu bakarra da aurreikusitako exekuzio faseak egokitzea eta gaurkotzea exekutatutako errealitatera eta onetsitako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketako aurreikuspen berrira. Hori kontuan hartuz, urbanizatzeko bost fase ezartzen ditu, laugarren eta bosgarren faseetako bideen eta aparkalekuen antolamendua eraldatuz, eta bosgarren faseko aurrekontua eguneratzen du.

Urbanizazio proiektuaren aldaketa honen espedientearen tramitazioa eta onespena Sustapen Departamentuari dagozkio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikuluarekin bat, Udalez gaindiko Plan Sektorial bat gauzatzeko tresna delako.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5. eta 76. artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hasiera batez onestea Tuterako Montes de Cierzo industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektoriala gauzatzeko Urbanizazio Proiektuaren Aldaketa. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua da sustatzailea.

2. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalei entzutea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta 20 egun iraunen dute.

Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Sustapen Departamentuaren bulegoetan (Alondegi kalea, 1-1. solairua; 31002 Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

Gainera, agiria Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko da, baita Sustapen Departamentuaren webgunearen “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalaren bidez ere: www.ExposicionPublicaOT.navarra.es.

3. Ebazpen hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari eta Tuterako Udalari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2015eko apirilaren 15ean.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Iragarkiaren kodea: F1506042