92. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Herrilurren okupazioa

Funesko Udalak, aurtengo apirilaren 27an egin osoko bilkuran, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoaren aldeko botoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea baldintzen agiria, YRI Multimedia Comunicación SLk 3. poligonoko herrilurretako 405. lehorreko finkaren zati bat –196 m²-koa– okupa dezan, bertan igorpen zentro bat ezartzeko, bi etxolek eta antenak eusteko dorre batek osatua, behar den hornidura elektrikoarekin. Etxoletako bat hormigoizkoa da eta 6 m x 3 m x 2,5 m neurtzen du eta, besteak, aurrefabrikatua baita, 3 m x 2 m x 2,5 m. Dorreak bere buruari eutsiko dio eta 25 metroko altuera izanen du lurretik abiatuta. Azpiegitura horien xedea da Azkoiengo udalerrirako 101,1 MHz frekuentzian ikus-entzunezko irrati-komunikazioaren lizentziari difusio zerbitzua ematea, horren esleipen hartzailea baita YRI enpresa.

Argitara ematen da jendaurrean egon dadin 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek alegazioak egin ditzaten.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurreko epea iragandakoan espediente osoa Herrilurren Atalera igorriko da, onets dezaten.

Funesen, 2015eko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, Isidro Velasco Estarriaga.

Iragarkiaren kodea: L1506640