2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
2015eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak
Behin betiko onespena
Funesko Udalak, 2015eko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015eko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Jendaurrean egon dira 15 egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia paratuta 2015eko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 13an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo da aurrekontua. Hona hemen haren laburpena:
DIRU-SARRERAK
A.–Eragiketa arruntak
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 579.320,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 15.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 775.988,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentziak Administrazio Orokorretik toki entitatera: 992.950,90 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak:
406.028,46 euro.
B.–Kapital eragiketak
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 14.000,00 euro.
7. kapitulua.–Transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 131.593,64 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 2.914.881,00 euro.
GASTUAK
A.–Eragiketa arruntak
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 775.120,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
1.454.100,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 43.192,27 euro.
4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 185.020,00 euro.
B.–Kapital eragiketak
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 336.239,30 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 0,00 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 121.209,43 euro.
Gastuak, guztira: 2.914.881,00 euro.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Funesen, 2015eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Isidro Velasco Estarriaga.
Iragarkiaren kodea: L1506639