92. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 10ean, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

–2015eko aurrekontuko 1. aldaketa:

Kreditu gehikuntza, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua (diru-sarreren 870 kontu-saila):

–Gastuen 613-22703 kontu-sailera: "Katastroaren mantentze-lanak" 4.000 euro.

–2015eko aurrekontuko 2. aldaketa:

Kreditu gehikuntza, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua (diru-sarreren 870 kontu-saila):

–Gastuen 431-682 kontu-sailera: "Eskolak, etxebizitza zaharberritzea" 15.000 euro.

–2015eko aurrekontuko 3. aldaketa:

Kreditu gehikuntza, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua (diru-sarreren 870 kontu-saila):

–Gastuen 581-69001 kontu-sailera: "Mendiko hobekuntzak" 24.000 euro.

Ezkarozen, 2015eko apirilaren 29an.–Alkatea, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1506580