2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
2015eko aurrekontuak. Hasierako onespena
Esteribarko Udalak, 2015eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Esteribarren, 2015eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, José Luis Larrainzar Eugui.
Iragarkiaren kodea: L1506782