92. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

175E/2015 EBAZPENA, apirilaren 15koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez hasiera batez onesten da proiektu hau: Tuterako Montes de Cierzo industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektoriala gauzatzeko Borondatzeko Birzatiketa proiektua. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak sustatu du proiektua.

Indarrean da Tuterako Montes de Cierzo industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektoriala, Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua, eta Nafarroako Gobernuaren 1991ko abenduaren 23ko erabakiz onetsia (1992ko urtarrilaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

N-232 errepideko 1. eta 2. tarteen Udalez gaindiko Proiektu Sektorialak ukitzen du (Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatu zuen, eta Nafarroako Gobernuaren 2002ko uztailaren 22ko Erabakiz onetsi zen –2002ko irailaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen–).

Nafarroako Gobernuaren 2013ko maiatzaren 29ko erabakiaren bidez onetsi zen Tuterako Montes del Cierzo industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektorialeko aldaketa. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak sustatu zuen. Erabaki hori 2013ko ekainaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta horri buruzko araudia 2014ko urtarrilaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bitarteko horrek “helburu du UPSa egokitzea eskualdeko errealitatera, oinarri egoki bat osatuz planeamendua gauzatzeko, Tuterako Udalari dagozkion lagapenak egiaztatu eta ondoren erregistratzeko bide ematen duen zatiketa proiektu bat prestatu dadin”.

Eremu horretarako indarrean den Udalez gaindiko Plan Sektorialeko determinazioetara egokitzen da Birzatiketa Proiektua. Behar diren determinazioak ditu, aurkeztutako finkak multzokatzeko eta gero zatitzeko, planeamenduaren araberako lurzatietan. Ekitatez banatzen ditu lurzatiak eta onurak eta kargak, antolamendu urbanistikoaren ondoriozkoak, kontuan izanik urbanizazioaren egungo egoera, zenbait fase eginak baitira, eta, betiere ezarritako oinarrien arabera, aintzat harturik 1992ko urtarrilaren 31ko Lankidetza Hitzarmena, Nafarroako Gobernuaren Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren eta Tuterako Udalaren artean sinatua, Montes de Cierzo industrialdea sustatzeko.

Birzatiketa proiektu honen tramitazioa eta onespena Sustapen Departamentuari dagozkio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikuluarekin bat, udalez gaindiko plan sektorial bat gauzatzeko tresna delako.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. eta 76. artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hasiera batez onestea Tuterako Montes de Cierzo industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektoriala gauzatzeko Borondatzeko Birzatiketa proiektua. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua da sustatzailea.

2. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalei entzutea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta 20 egun iraunen dute.

Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Sustapen Departamentuaren bulegoetan (Alondegi kalea, 1-1. solairua; 31002 Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

Gainera, agiria Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko da, baita Sustapen Departamentuaren webgunearen “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalaren bidez ere: www.ExposicionPublicaOT.navarra.es.

3. Ebazpen hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Tuterako Udalari eta Tuterako 1. Jabetza Erregistroari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko apirilaren 15ean.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Iragarkiaren kodea: F1506041