2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
10 eta 11. aldaketak 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena
Corellako Udalak, 2015eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko aurrekontuko 10 eta 11. aldaketak.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Corellan, 2015eko apirilaren 30ean.–Alkatea, José Javier Navarro Arellano.
Iragarkiaren kodea: L1506635