2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Desafektazioa, herrilurrak okupatu eta haien erabilera lagatzeko. Hasierako onespena
Cabanillasko Udalak, 2015eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, kideen erabateko gehiengoarekin (aldeko bost boto eta lau abstentzio), honako erabaki hau hartu zuen:
1.–Hasiera batez onestea bi herrilur hauen desafektazioa, okupatu eta haien erabilera lagatzeko: 8. poligonoko 156 eta 157. lurzatiak, Cabezo del Olivo alderdian eta 7. poligonoko 4110. lurzatia, Corraliza Vecino alderdian, guztira 48.818 m², Sociedad Navagesproy SLren alde, bertan zerritegia ezar dezan.
Bigarrena.–Aipatu azaleraren okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea, espedientean baitago.
Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea hilabetez jendaurrean edukitzea, iragarkia toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, epe horretan alegazio eta erreklamazioak aurkez daitezen.
Laugarrena.–Jendaurrean dagoen bizkitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.
Espedientea Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.
Cabanillasen, 2015eko apirilaren 29an.–Alkatea, Alberto Santos Alegría.
Iragarkiaren kodea: L1506591