2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Aurrekontuko 1/2015 aldaketa. Behin betiko onespena
2014ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 10ean, 2014ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aurrekontuko 1/2015 aldaketa.
Gastuen aurrekontua:
VI. kapitulua: 1 432 60123: 128.956,37 euro.
Diru-sarreren aurrekontua:
VII. kapitulua: 1 79102: 128.956,37 euro.
Berriobeitin, 2015eko apirilaren 30ean.–Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L1506667