92. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Urbanizazio proiektua Iruritako Zaldubia industrialdean
Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2015eko apirilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, 8. puntuan behin betiko onetsi zuen Iruritako Zaldubia industrialdeko 1. poligonoko 489. lurzatia (UC-1 unitatean sartua) eta 1. poligonoko 267. lurzatiarekin muga egiten duen bidearen puska bat (UC-1 unitatean sartua) urbanizatzeko proiektua, Improvin SAk, Alicia Arraztoa Mendicoak eta Angel Goñi Michelenak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Baztanen, 2015eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1507108