2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Lekarozko Campus Enpresariala Zaintzeko Hirigintza
Entitatearen estatutuak. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2015eko apirilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, 12. puntuan, erabaki zuen.
1.–Lekarozko Campus Enpresariala Zaintzeko Hirigintza Entitatearen estatutuak hasiera batez onestea.
2.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoarekin bat, erabaki hori eta estatutuen proiektua jendaurrean egonen dira hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Bitarte horretan ukiturik gertatzen direnek aztertzen ahalko dituzte eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu. Delako proiektua udal honen Idazkaritzan dago.
Baztanen, 2015eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1507106