92. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Diru-laguntzen deialdi publikoa, Baztango guraso elkarteek 2015. urtean eginen dituzten kultur jardueretarako

Baztango Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko apirilaren 10ean egindako bilkuran erabaki zuen:

1.–Baztango guraso elkarteek 2015. urtean eginen dituzten kultur jardueretarako diru-laguntzen deialdi publikoa eta diru-laguntza horiek arautzen dituzten oinarriak onartzea.

2.–Diru-laguntzak arautzen dituzten oinarriak argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrak 9.3 artikuluan agintzen duen moduan, Baztango Udalaren webgunean eta udaletxeko iragarki-oholean.

Baztanen, 2015eko apirilaren 10ean. Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

BAZTANGO GURASO ELKARTEEK 2015. URTEAN EGINEN DITUZTEN KULTUR JARDUERETARAKO DIRU-LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUZTEN OINARRIAK

Atarikoa

Baztango Udalak, bere Kultura zinegotzigoaren bidez, haren helburuen artean honako hau du: Baztango haurren kultura prestakuntzari laguntzen dioten egitasmo eta jardueren garapena sustatzea. Aipatu helburua gauzatzeko baliabide ekonomikoak bideratzen zaizkie Baztango guraso elkarteei.

Beraz, indarrean dauden udal-aurrekontuen mugen barne, eta kontuan hartuta azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzen Lege Orokorrak finkatzen dituen printzipioak (publizitatea, gardentasuna, konkurrentzia, objetibotasuna, berdintasuna eta bereizkeriarik eza), 2015ean Baztango guraso elkarteek jarduerak egin ditzaten diru-laguntza deialdia proposatzen da.

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honetarako diru-kopurua, gehienez ere, 6.000 eurokoa (sei mila eurokoa) da, 2015. urteko aurrekontuan dagoen 1-4512-48901 “Guraso elkarteak kultur jarduer. dirul.” kontu-sailean jasoa.

1.2. Deialdiaren xedea honako hau da: Baztanen egoitza soziala duten guraso elkarteei diru-laguntza ematea hezkuntza-kultura jarduerak programatu eta antolatzeko guraso elkarteen bidez.

1.3. Jarduera soziokulturalak antolatzeari diruz laguntzea, betiere ondoko ezaugarri hauek badituzte:

a) Euskararen erabilerari laguntzen diotenak.

b) Formakuntzakoak (ikastaroak, lantegiak, hitzaldiak...).

c) Sormenekoak (erakusketak...).

d) Artistikoak (antzezlanak, bideo emanaldiak, kontzertuak...) edo izaera antzekoa duten bertze batzuk.

e) Herritar guziendako irekiak izatea.

1.4. Jardueren edukiak segidako helburuak betetzera bideratu beharko dira:

–Baztango haurren kultura prestakuntzari laguntzen dioten egitasmo eta jardueren garapena sustatzera, eta hori guztia lortzeko guraso elkarteei laguntza ekonomikoa emanez.

–Laguntza ekonomikoa ematea Baztanen legezko egoitza duten guraso elkarteei, pertsonen kultura garapena bultzatzen duten jarduerak edo programak garatzeko, balio hauek bereziki aintzat harturik, bertzeak bertze: genero indarkeriari zein indarkeria fisikoari arbuio-baloreak, belaunaldien arteko harremanak, gure herriko ingurunearen, kulturaren edo historiaren ezagutza.

–Eskolako ordutegitik kanpo jarduerak egiteko erraztasunak ematea, jarduerak, betiere haurren arteko harremanetarako elkarguneak ahalbidetzen dituztenak hain zuzen, laguntasuna eta elkarbizitza sustatzen dituztenak.

–Haurren kultura prestakuntzari laguntzen dioten jarduera oro, orokorki ‘eskolaz kanpokoak’ edo ‘osagarriak’ izenez ezagutzen direnak sustatzea.

Jarduerak Baztango udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza bete behar du.

1.5. 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31a bitarte burutzen diren jarduerak dira diruz lagunduko direnak.

–Jarduerak finantza-bideragarritasuna izan beharko du. Elkarte onuraduna Baztango Udalaren diru-laguntzaren bidez estali ez den gastua estaltzeaz arduratuko da eta, horretarako, finantziazio publiko edota pribatuko bertze iturri batzuez baliatuko da.

1.6. Deialditik kanpo geratuko dira:

–Haurrentzat ez diren jarduerak.

–Inola ere ez dira diruz lagunduko mantenu gastuak (bazkariak, afariak, ahamenak...).

–Inola ere ez da diruz lagunduko inbentarioko materiala (ordenagailuak, irratiak, altzariak, funts bibliografikoak...). Soilik lagunduko dira diruz liburu erosketak, betiere liburu horiek zerikusi zuzena dutenean antolatutako jarduerekin (literatura topaketekin, ipuin kontalariekin...).

–Ezaugarri sexistak, arrazistak, indarkeriazkoak, etabarrekoak dituzten jarduerak.

–Diru-sarrera berekiak eta nahikoak dituzten eta defizitik ez duten jarduerak.

–Ageriki faltsukeriaz egindako eskaerak, edo osatu gabe daudenak.

–Aurreko urteetan gastuak justifikatu ez zituzten eskaerak edo diru-laguntza bat jasotzeak dakartzan eginbideak bete ez zituztenak.

–Udal eskaintzarekin lehiatuko diren jarduerak.

–Hezkuntza programetan aurreikusitako edo horiei lotutako irakaskuntza-jarduerak.

–Kirol-jarduerak.

–Herriko bestetakoak (inauteriak, Orakunde, Olentzero eta Erregeen kabalgatak) nahiz gizarte-laguntzakoak.

–Udalerritik kanpo egiten direnak.

–Nafarroako Gobernuak edo bertze erakunde batzuek diruz erabat lagunduak.

–Egoitza edo lokalak egokitzeko lanak edo hirigintza arloko bertze edozein lan.

–Jardutze edo funtzionamendu gastuak (alokairua, telefonoa, argia, langileen nominak...).

2.–Entitate eskatzaileak.

Deialdi honen kargura diru-laguntza eskatzea hauek izanen dute: Baztanen helbidea duten eta udalerriaren intereseko zerbitzuak ematen edo jarduerak egiten dituzten guraso elkarteak, betiere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean honako baldintzak (diru-laguntza ematen den ekitaldi ekonomiko osoan iraun behar dutenak) betetzen dituztenak:

–Beren estatutuetan ezarritakoari jarraikiz garatzea jarduerak, kultura esparruan.

–Pertsona juridikoa izatea, legalki eratua eta behar bezala izena emanda egotea Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan.

–Zerga betebeharrak eta Gizarte-segurantzakoak egunean edukitzea. Baztango Udalarekiko zerga betebeharrei dagokienez ofizioz egiaztatuko da. Era berean, emakidaren proposamena egin aurretik, ofizioz egiaztatuko da ez duela deus ordaintzeke Udalaren Diruzaintzan. Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharrak dagozkien egiaztagiri bidez egiaztatuko dira. Dena dela, betebehar horiei dagozkien egiaztagiriak aurkeztera derrigortuta ez daudenean, betebehar hura betetzen dutela adierazpen arduratsuaren bitartez egiaztatuko da, III. eranskinak duen edukiaren arabera.

–Aitzineko urteetan jasotako diru-laguntzen zenbatekoen egiaztatu gabeko deus ez izatea Baztango Udalarekin.

–Diru-laguntza eskatzen den egitasmorako Baztango Udalarekin lankidetza hitzarmenik, zerbitzu kontrataziorik edo beste era bateko kontratu edo konpromisorik sinaturik ez edukitzea ez eta jarduera bererako Udaleko bertze arloren batetik diru-laguntzarik jasotzea ere.

3.–Eskaeren aurkezpena.

3.1. Guraso elkarteetako buruek edo ordezkariek egin behar dituzte eskaerak.

3.2. Eskabideak aurkezteko epeak 2015eko azaroaren 24 artio iraunen du. Eskabideak Baztango Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira. Deialdian aurkezteak oinarri hauek onartzea dakar eta eskabideak emandako ereduaren arabera bete beharko dira. Jarduerak deialdiaren urte naturala akitu baino lehenago egin beharko dira.

Diru-laguntzak emateko prozedura antolatzeko eta bideratzeko organo eskuduna Alkatetza edo honek ahalmen hori eskuordetzan eman dion organoa izanen da.

Balorazioa. Eskabideen Ebazpen-proposamena egitekon balorazio-batzordea eskuduna honako hauek osatuko dute: Kultura zinegotziak, Kultura teknikariak eta talde politiko bakoitzeko izendatutako zinegotzi batek.

Hala berean, balorazio-batzordeak haren kide ez diren teknikarien aholkularitza eskatu ahal izanen du.

3.3. Eskabideak diru-laguntzarako deialdi honetan dagoen I. eranskinaren bidez aurkeztu beharko dira eta eskaerarekin batera honako agiri hauek joanne dira:

–Jardueren zerrenda (II. eranskina eredu hartuta), diru-laguntza eskaera aurkezteko epemuga akiturik beharrezko datu dituen jarduera guztiek osaturik.

–Idatzizko konpromisoa Udalaren diru-laguntza jasotzeko aurkeztu diren jardueren hedapen eta publizitate euskarrietan honako hau paratzeko: Baztango Udalaren armarria eta “Laguntzailea: Baztango Udala” esaldia.

–Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria edo, hala balegokio, adierazpen arduratsua, legezko ordezkariak sinaturik, betebehar horiei dagozkien egiaztagiriak aurkeztera derrigortuta ez daudeela azaltzen duena, III. eranskinak duen edukiaren arabera. Baztango Udalarekiko betebehar fiskalei dagokienez, ofizioz egiaztatuko da.

Era berean, emakidaren proposamena egin aurretik, Udaleko Diruzaintzan zenbatekorik ordaintzeke ez duela ofizioz egiaztatuko da.

–Elkarte eskatzailearen legezko ordezkariaren adierazpen arduratsua, elkartea Nafarroako Gobernuaren Elkarteen Erregistroan izena emanda dagoela jasoko duena eta honako hau ere azalduko duena (III. eranskina eredu harturik): Erregistro horretan aurkeztutako dokumentazioak aldaketarik ez duela izan.

3.4. Diruz lagunduko den zenbatekoa onartzen den aurrekontuaren portzentaje bat izanen da, kontuan izanda —arau orokor gisa— diru-laguntzaren gehienezko kopurua aurrekontu horren % 50ean finkatuko dela.

Azkeneko kostu erreala hasieran aurreikusi denarena baino txikiagoa bada, diru-laguntza proportzionalki murriztuko da, azken kopuruetara egokituz.

3.5. Behin eskaera aurkeztuz gero, aurkeztu diren agiriak ea oinarri hauetan eskatutakoarekin bat datozen begiratuko da. Akatsak zuzentze aldera, gehienez ere 10 eguneko epea emanen zaio eskatzaileari zuzenketa eskaria jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hala egiten ez badu, eskaera artxibatuko da eta eskatzaileak bertan behera utzi duela ulertuko da.

4.–Banatzeko irizpideak.

4.1. Aurkeztu diren eskaerak aztertuko ditu Baztango Udalak eta diru-laguntzak emango ditu ondoko irizpideei jarraituz:

1. Jardueren izaera hezigarria. Onartutako aurrekontuaren % 10 gehienez.

2. Jarduera tokiko kulturari lotua izatea lehenetsiko da. Onartutako aurrekontuaren % 10 gehienez.

3. Euskararen erabilerari eta sustapenari laguntzea. Onartutako aurrekontuaren % 10 gehienez.

4. Herritarren parte hartzea baloratuko da. Borondatezko lana kontuan hartuko da. Onartutako aurrekontuaren % 10 gehienez.

5. Jarduera erakunde eskatzaileak berak eta haren kideek antolatua eta burutua izatea balioetsiko da. Onartutako aurrekontuaren % 30 gehienez.

6. Baztanen egoitza soziala duten erakunde batzuen arteko elkarlana baloratuko da. Onartutako aurrekontuaren % 10 gehienez.

7. Norberaren herritik kanpo egiten diren ekitaldiak, Baztango gainerako herrietan egiten direnak alegia, baloratuko dira. Onartutako aurrekontuaren % 10 gehienez.

4.2 Banaketa ekonomikorako ondoko irizpideei jarraituko zaie:

1) Onartzen den aurrekontuaren portzentaje bat; kontuan izanda gehienezko diru-laguntza, oro har, aurrekontuaren % 50a dela.

4.3 Azkenean kostu benetakoa hasieran aurreikusitakoa baino txikiagoa bada, diru-laguntza proportzionalki murriztu eta azken diru-kopuruetara egokituko da. Beraz, arrazoizko aurrekontua aurkeztea aholkatzen da.

5.–Diru-laguntzen ebazpena.

5.1. Diru-laguntzaren ebazpena Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiaren bidez eginen da. Erabakia interesdunei jakinaraziko zaie eta Udaletxeko iragarki-oholean argitaratuko da. Guraso Elkarteek 15 eguneko epea izanen dute, hala nahi balute, emandako diru-laguntzari uko egin ahal izateko.

6.–Diru-laguntzaren justifikazioa.

6.1. Ordainketaren abono-agindua eman ahal izateko, guraso elkarteak emakidaren erabakian eta deialdi honetan eskatutako baldintzak bete direla egiaztatzea ezinbestekoa da.

Horretarako, 2016ko urtarrilaren 15a baino lehen, Baztango Udaletxeko Erregistro Nagusian ondoko agiriak aurkeztu behar dira:

–Gastuen justifikazioa (IV. eranskina eredu hartuta). Gastuak fakturen, nominen eta halakoen —jatorrizkoen edo kopia konpultsaturik daudenen— bidez justifikatu behar dira. Agiri horiek indarrean dauden legeei jarraiki eginik eta diruz lagundu den jardueren hurrenkeran zerrendaturik egon beharko dute. Hartu-agiriak onartuko dira soilik bertze modu batez egiaztatu ezin diren gastuak zuritzeko eta, edonola ere, hartu-agiria sinatzen duen pertsona ezin izanen da enpresaria edo profesionala izan. Hala balitz, faktura egitera eta ematera behartuta bailegoke. Hartu-agiriak datu hauek bildu beharko ditu: jaulkitzailearen eta jasotzailearen izen-abizenak, IFZa eta helbidea; ekintza edo zerbitzuaren deskripzio zehatza; guztizko prezioa, eta tokia, data eta jasotzailearen sinadura.

Irteera kulturalak. Joan-etorri gastuak onartuko dira udalerriaren barnean eginez gero. Era berean, udalerritik kanpoko kultura ekipamentuetara sartzeko txartelen (bisita gidatuen, Museoetarako sarreren...) gastuak onartuko dira.

Joan-etorriak norberaren autoan egiten badira, gastuak justifikatzeko agirietan agertu behar du nork eraman duen autoa, joan-etorria nondik norat egin den, zertarako egin den eta data. Joan-etorria garraio enpresa baten bidez eginez gero, garraio enpresako faktura aurkeztu beharko da eta, bertan, legeak eskatzen dituen datu guztiak agertuko dira, bai eta jarduera edo zerbitzuaren deskripzio zehatza ere (joan-etorria nondik norat egin den, zertarako egin den, data).

Diruz lagundutako jarduera bakoitzeko IV. eranskin bat aurkeztu behar da.

–Deialdiaren 7.2 puntuan zehazten diren baldintzak bete direla egiaztatzen duen adierazpena.

–Hala balegokio, kontzeptu berarengatik jasotako diru-laguntzen egiaztagiriak zeinetan argi eta garbi zehaztuko baita zeintzuk diren diru-laguntza jaso duten jarduerak. Lege-ordezkariak izenpetutako agiria aurkeztu behar da. Agiri horretan honako hau zehaztuko da: jasotako diru-laguntza, zein jardueratara bideratu den hura, aurrekontua, diru-sarrerak eta defizita. Beste diru-laguntza batzuk jaso dituzten jarduerek ez dute izanen Udalaren diru-laguntza jasotzeko aukerarik, jasotako diru-laguntzarekin defizita erabat estali gabe geratu direnak izan ezik.

6.2. Diru-laguntzari dagokion justifikazioa aurkeztu eta gero, deialdi honetako 6.1 puntuan jasotako baldintzekin bat ote datozen begiratuko du Udalak.

7.–Betebeharrak.

7.1. Diruz lagundutako jarduerek aldaketaren bat jasanez gero, antolatzaileek derrigorrez jakinarazi beharko diote Kultura Arloari.

7.2. Eskatzaileek diru-laguntza jasoko duten jarduerei dagozkien hedapen eta publizitate euskarrietan Baztango Udalaren armarria eta “Laguntzailea: Baztango Udala” esaldia agerrarazi beharko dute derrigorrez.

8.–Balizko ezbetetzeak eta ondorioak.

Hartutako diru guztia edo zati bat itzuli eta dagokion berandutza korritua (diru-laguntza ordaindu zenetik aitzina) ordaindu beharko da honako kasu hauetan:

a) Diru-laguntza zer xedetarako eman zen, helburu hura ez betetzea.

b) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.

c) Jasotako dirua zertan erabili den erakutsi beharra ez betetzea.

d) Bateraezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.

e) Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzea edo ez betetzea.

f) Deialdi honetan aipatzen diren egiaztapen egintzei trabak jartzea eta horiei men egin beharra ez betetzea.

g) Beste kasu batzuk, berariazko arau edo oinarrietan arautuak.

Organo emaileak hartuko du diru-laguntza itzultzeari buruzko erabakia, aldez aurretik espedientea instruiturik, aplikatzekoa den legeria orokorrarekin bat.

Itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira eta horiek kobratzeko, diru-bilketari buruz indarra duen araudian xedatzen dena aplikatuko da.

9.–Onartzea eta interpretatzea.

9.1 Deialdi honetan parte hartzeak bertako baldintza guztiak onartzea dakar.

9.2 Baztango Udalari dagokio baldintzen esanahia interpretatzea, haien alderdi guztiak barne.

10.–Arau-hauste eta zehapenak.

Diru-laguntzen eta laguntza publikoen arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2033 Lege Orokorraren bigarren Xedapen Iragankorreko 4. puntuan eta Lege bereko IV. Tituluan xedatutakoak aginduko du.

11.–Diru-laguntzetarako araudia.

Honako Deialdi hau bertan jasota dauden baldintzekin kudeatuko da, eta, oinarri hauetan aurrez ikusi ez den orotan, aginduko du ondoko araudiak: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2033 Lege Orokorra; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea; Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea; eta, arau osagarri gisa, Aurrekontuen Lege Orokorra, eta diru-laguntzei buruzko Estatuko Araudia.

I. Eranskina

Diru-laguntzak guraso elkarteei

Baztango Udala

Diru-laguntza eskaera guraso elkarteek antolatutako jarduerentzat

2015. Erne: Erakunde bakoitzeko eskaera bakarra bete.

ERAKUNDE ESKATZAILEA

IFK

LEGEZKO ORDEZKARIA (ABIZENAK-IZENA)

NAN

HELBIDEA (jakinarazpenetarako)

HARREMANETARAKO TELEFONOAK

HARREMANETARAKO POSTA
ELEKTRONIKOA

Eskatzailearen adierazpena:

–Egiazkoak direla honako eskaera honetan eta II. Eranskineko dokumentazioan jasotako datuak.

–Baimena ematen diodala Udalari erabil ditzan nire datu pertsonalak deialdiaren, zeinara aurkeztu bainaiz, ebazpenerako.

–Ez baditut aurkezten jarduerei -zeintzuentzat diru-laguntza eskatu baitut- buruzko egiaztagiriak, diru-laguntza arautzen duen aipatu deialdian xedatutakoa aplikatuko zaidala.

–Eskaera honen ebazpenerako ezinbestekoak diren dokumentazio eskaerak, hemen bertan jasotako posta elektronikoaren bidez eginen direla.

Baztanen, 20......ko ...........................ren ..........(a)

Eskatzailearen sinadura

(*) Erantsi jardueren zerrenda zeintzuentzat diru-laguntza eskatu baita (II. ERANSKINAren arabera).

II. ERANSKINA

Diru-laguntzak guraso elkarteei

Jardueren zerrenda zeintzuentzat diru-laguntza eskatu eta erabiliko baita.

Kontuan eduki beharreko intereseko datuak:

–Kontusailka bereizi gastuak, zehatz mehatz.

–Edozein diru-sarrera mota sartu behar da.

AURREIKUSITAKO

JARDUEREN IZENAK

AURREIKUSITAKO JARDUEREI BURUZKO DESKRIPZIO

LABURRA

NOIZKO

AURREIKUSI DEN

JARDUERAREN

AZALPENA

AURREIKUSITAKO

GASTUAK

DIRU-SARRERAK

Adibidez, irteera kulturala

Adibidez, Iratiko oihana ezagutzea

Adibidez, apirila

Adibidez, Autobusa

250

Adibidez, parkeko sarrerak

120

Adibidez, gurasoen ekarpena

150

GUZTIRA

(*) Adibidea jarri da ikus dezazuen nola bete agiria.

III. Eranskina

Diru-laguntzak guraso elkarteei

Erantzukizuneko aitorpena:

Erne!: Letra larriz bete.

Jauna / Andrea:

NAN hau duena:

Ondoko GURASO ELKARTEaren ordezkari gisa.

IFZ hau duena:

Adierazten dut:

1.–Ordezkatzen dudan entitatea ez dagoela behartuta Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei dagozkien aitorpen edo agiriak aurkeztera.

2.–Ordezkatzen dudan entitateak NafarroakoGobernuko Elkarteen Erregistroan izena emanda duela, eta erregistro horretan aurkeztutako dokumentazioak ez duela aldaketarik izan.

Eta horrela jasota gera dadin Baztango Udalean, Baztango Guraso Elkarteen jardueretarako (2015 urtea) eskaeraren ondorioetarako, sinatzen dut agiri hau.

Baztan,20.............ko............................ ren........... (a)

Aitorpen egilearen sinadura

Iragarkiaren kodea: L1506714