2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
araitz
FACE plataformari atxikitzea
Araizko Udalak, 2014ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorraren Plataformari (FACE) atxikitzea, sistema hau gainerako administrazio publikoen eskura jartzen den puntutik eta plataforma hori erabiltzeko baldintzei jarraikiz.
2015eko martxoaren 13an Araizko Udalbatzak hartutako akordio bidez, Araizko Udalaren izenean 5.000 eurorainoko faktura luzatzen duten hornitzaileei faktura elektronikoa luzatzeko eta igortzeko betebeharra kendu zitzaien; hori guztia 2015eko urtarrilaren 15etik aitzina, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitateko erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legean biltzen diren gainerako baldintza eta salbuespenekin bat.
Araitzen, 2015eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Lazaro Goikoetxea Beraza.
Iragarkiaren kodea: L1507169