2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Udal Plan Orokorreko aldaketa. Hasierako onespena
Araizko Udalak, 2015eko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Araizko Udal Plan Orokorreko determinazio xehekatuen aldaketa puntuala, Araizko Udalak sustatua.
Aldaketaren edukia:
A) Azkarateko UE-AZ-8 exekuzio unitatearen eremuaren aldaketa, bertatik 721. lurzatia aterata. Horretaz gain exekuzio unitatearen azaleraren neurketan antzemandako hutsa zuzenduko da, ez baitzen orain atera nahi den 721. lurzatiaren azalera kontuan hartu. Horrenbestez, UE-AZ-8ren azalera, gehienezko aprobetxamendua eta eraikigarri den azalera ez dira aldatzen behin betikoz onartutako Udal Plan Orokorreko Hirigintzako arau partikularretako fitxetan ageri direnetatik.
B) Arribe-Atalluko AA-AA 28 eremuaren aldaketa, bertatik 8. lurzatia aterata.
C) Erabilpenen arauetan, izan hiri lurzorua izan lur urbanizaezina, argipenak eman, arauen laukian zehazki agertzen ez diren erabilpenak azaltzen diren antzekoenekin asimilatuz interpretatuko direla adieraziz.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Araitzen, 2015eko apirilaren 24an.–Alkatea, Lazaro Goikoetxea Beraza.
Iragarkiaren kodea: L1507123