92. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Planeamenduko hirigintza hitzarmena U.C.–1 unitatean.
Behin betiko onespena

Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurak, 2015eko apirilaren 29an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Promociones Zubeztia SLrekin egindako hirigintza hitzarmena, Altsasuko Hirigintzako Udal Planeko U.C.–1 unitatean (4. poligonoko 1330. lurzatia) Hirigintzako Araudi Partikularreko antolamenduko determinazio xehakatuetan aldaketa puntuala burutzeko, aipatu elkarteak sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Altsasun, 2015eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1506891