2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Dantzalekuko igerilekuen 2015eko udako prezioak onestea
Altsasuko Udalak, 2015eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, Dantzalekuko igerilekuen 2015eko udako prezio hauek onetsi zituen:
TARIFAK ETA ABONAMENDUAK | 2015EKO DENBORALDIA | SARRERA PUNTUALA (A-O) | SARRERA PUNTUALA (L-I) |
3 Urte arteko haurrak | | | |
3tik 15 urtera | 35,00 | 3,00 | 3,50 |
16tik 65 urtera | 50,00 | 4,50 | 5,00 |
65 Urtetik aurrera | 40,00 | 3,50 | 4,00 |
–Udako abonamenduak udako denboraldi osorako balioko du.
–Zelandi kiroldegiko abonatuek sarrera doan izanen dute dagokion txartela aurkeztu ondoren. Zelandi kiroldegian jaso ahalko da txartel hori, udako igerilekua zabaldu baino lehen. Ondoren, Dantzalekun bertan jaso ahalko da.
–10 kidetik gorako taldeei %25eko deskontua egingo zaie sarrera puntualetan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Altsasun, 2015eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.
Iragarkiaren kodea: L1506887