2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABARTZUZA
Aldaketa, Minusbaliotasuna duten pertsonei ibilgailuak aparkatzeko txartela emateko ordenantzan. Hasierako onespena
Abartzuzako Udalak, 2015eko apirilaren hogeita zortzian egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Minusbaliotasuna duten pertsonei ibilgailuak aparkatzeko txartela emateko arauak ezartzen dituen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Minusbaliotasuna duten pertsonei ibilgailuak aparkatzeko txartela ematea arautzen duen udal ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Abartzuzan, 2015eko apirilaren 29an.–Alkatea, José María Ros Antona.
Iragarkiaren kodea: L1506581;