6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA
Nafarroako Administrazio Auzitegia
Jakinarazpen ediktua
José Otano Villanueva Jaunarentzako jakinarazpena.
Jakinarazten den egintza: 40 ebazpen-probidentzia, 2015eko otsailaren 24koa.
Ezinezkoa izan baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, ediktu hau argitaratzen da lege bereko 59.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
José Otano Villanueva jaunak 14-01393 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu baitzuen 2014ko otsailaren 10ean aurkeztutako idazkiari iruñeko udalak emandako isilbidezko ezespenaren kontra (idazki hartan Udalari eskatzen zitzaion liburutegi publiko bateko errotuluak ele bitan jar zitzala), errekurtsoari dagokion espedientean Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2015eko otsailaren 24an 40 ebazpen-probidentzia eman zuen, eta haren xedapen-zatiak, hitzez hitz kopiaturik, honela dio:
“Erabaki du: Iruñeko Udalari agintzea hamabost egun balioduneko epean bete dezala auzitegi honen 2014ko abuztuaren 1eko 2246 Ebazpena, San Pedro udal liburutegiko errotulu, plaka eta kartel guztiak ele bitan jarriz; eta ohartaraztea ezen, agindutakoa betetzen ez badu, Nafarroako Gobernuari jakinaraziko zaiola ez-betetze hori, behar diren ondorioak izan ditzan.”
Ebazpen-probidentzia honen aurka errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Iruñean, 2015eko martxoaren 11n.–Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Iragarkiaren kodea: F1506594