4. PROZEDURA JUDIZIALAK
MURTZIAKO LAN ARLOKO 6. EPAITEGIA
Titulu judizialak betearazteko 320/2013 prozedura
Victoria Juárez Arcas andrea, Murtziako Lan arloko 6. Epaitegiko Betearazpen Sozialaren eta Auzibidekoaren Zerbitzu Erkideko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Andrés Saura Rodríguezek eskaturik, Álvaro Oficialdegui Egureren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 320/2013 prozeduran, ebazpen hau eman da:
Interesen eta kostuen likidaziorako eginbidea.
Idazkari judiziala: Concepción Montesinos García andrea.
Murtzian, 2015eko otsailaren 27an.
Prozesua zertan den ikusita, erreklamatzen den zenbateko nagusia ordainduta dela, bidezko da interesen likidazioa eta kostuen tasazioa egitea, auzi-jartzailearen legelariaren minuta barne, ondotik adierazten den moduan:
Interesak: A).
PZLaren 576. artikulutik, 1.658,92 euroren gainean (hori baita zenbateko nagusia) 2013ko ekainaren 28tik 2015eko urtarrilaren 21a arte: 155,78 euro.
Interesak, guztira: 155,78 euro.
Kostuak: B).
Auzi-jartzailearen legelariaren ordainsariak, minutaren arabera:
Aurkeztutakoa: 181,50 euro.
Ondasun Higigarrien Erreg. Ordainsariak: 50,82 euro.
Kostuak, guztira: 232,32 euro.
Tasazio honen zenbatekoa, guztira (A+B): 388,10 euro.
Epaitegi honetan gordailuan utzitakoa: 265,00 euro.
Betearazpenpekoak sartu beharrekoa: 123,10 euro.
Jakinaraz bekie alderdiei interesen likidazioaren eta kostuen tasazioaren eginbide hau, hamar eguneko epe komunean, PZLaren 245. artikuluan aurreikusitako arrazoiak direla-eta haren aurka egin ahal dezaten, hala komeni bazaie; eta eska bekio betearazpenpekoari 123,10 euro sar ditzala epaitegi honek Banco Santanderren irekita duen kontuan (3128-0000-64-0320-13), Murtziako Libertad etorbidean, z.g., Clara eraikinean dagoen bulegoan, eta ohartarazten zaio hala egiten ez badu hamar eguneko epean, betearazpenarekin jarraituko dela, eta betearazpenpeko enpresaren kontura izanen direla sortzen diren gastu berriak eta kostuak.
Idazkari judiziala.
Eta Álvaro Oficialdegui Egureri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.
Murtzian, 2015eko apirilaren 14an.–Idazkari judiziala, Victoria Juárez Arcas.
Iragarkiaren kodea: J1506390