1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak
AKATS ZUZENKETA, martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legearena. Foru lege hori Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzkoa da eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea aldatzen du.
Akatsak atzeman dira ondoko foru legean: 5/2015 Foru Legea, martxoaren 5ekoa, Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzkoa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea aldatzen duena. Aipatu foru legea 2015eko martxoaren 16ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Horrenbestez, zuzenketa hauek egiten dira bere artikulu bakarrean:
1. Sei atalean, 3212. orrian, 37. artikuluko 2. idatz-zatian, honakoa dio:
“Lurralde planaren berrikuspena ..”
Eta honela behar du:
“Lurralde antolamenduko planaren berrikuspena ..”
2. Zazpi atalean, 3212. orrian, 41. artikuluko 5. idatz-zatian, honakoa dio:
“Lurraldearen antolamenduaren arloko departamentu eskudunari ..”
Eta honela behar du:
“Lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloko departamentu eskudunari ..”.
3. Hamahiru atalean, 3212. orrian, honakoa dio:
“44. artikuluko 2. idatz-zatiari f) letra gehitzen zaio. Hona:
f) Proiektuaren esparruan lurzoruaren erabilera eta babesa arautzeko araudia eta haren justifikazioa”.
Eta honela behar du:
“44. artikuluko 2. idatz-zatiari f) eta g) letra berriak gehitzen zaizkio. Hona:
f) Proiektuaren esparruan lurzoruaren erabilera eta babesa arautzeko araudia eta haren justifikazioa.
g) Parte-hartze publikoko prozesuaren sintesia eta konklusioak”.
4. Gaztelaniazko alean, hemeretzi atalean, 3213. orrian, 49. artikuluko 3. idatz-zatiko l) letra berrian, honakoa dio:
“l) Determinaciones por lograr ..”
Eta honela behar du:
“l) Determinaciones para lograr ..”
5. Gaztelaniazko alean, hogeita hamabi atalean, 3216. orrian, 61. artikuluko 4. idatz-zatian, honakoa dio:
“..ejecución de la actuaciones señaladas ..”
Eta honela behar du:
“..ejecución de las actuaciones señaladas ..”
6. Hogeita hemezortzi atalean, 3218. orrian, 74. artikuluko 2. idatz-zatian, honakoa dio:
“..foru lege honen 70. artikuluko 7. eta 8. idatz-zatietan”
Eta honela behar du:
“..foru lege honen 70. artikuluko 9. eta 10. idatz-zatietan”
7. Hirurogeita hiru atalean, 3222. orrian, 119. artikulua aldatzen duena, honakoa dio:
“a) Garatu beharreko jardueraren eta erabileraren deskribapena, bai eta behar diren eraikin eta instalazioena ere, haiei buruzko justifikazioa emanda.
b) Ezarri behar deneko lursailen lurralde- eta hirigintza-deskribapena.
b) Lurzoru urbanizaezinean jarri nahi den jardueraren, eraikinaren edo erabileraren kokalekuaren beharra edo komenentzia justifikatzea, bai eta haren egokitasuna ere.
c) Lurzatiaren edukiera eta mugak:
d) Eraikinaren ezaugarri formalak eta akaberak.
e) Lurzatian lehendik dauden eraikinen edo instalazioen deskribapena, haien ezaugarri bolumetrikoak eta erabilerak adierazita, eta haien legezko egoeraren ziurtagiria.
f) Dauden eta aurreikusten diren hirigintza-zerbitzu guztiak, beharrezkoak direnak jarduketaren garapenerako edo exekuziorako: ibilgailuetarako sarbidea, ur-hornikuntza, saneamendu eta arazketa, hiri-hondakinen trataera eta energia elektrikoa.
g) Lur eremuaren topografia aldatzea dakarten jarduketak: lur-erauzketak, betelanak, lubetak, harri-lubetak.
h) Barreneko aparkalekuak, kanpoko biltegiak, lorategiak eta zuhaiztiak, eta lurzatiaren itxitura.
i) Jarduketaren paisaia-integrazioari buruzko azterketa eta neurri zuzentzaileak.
j) Kasua bada, ingurumen-inpaktuaren azterketa edo ingurumena babestearen arloko araudi indardunean eskatzen den dokumentazioa, jarduerak ingurumenean duen eragina eta proposatutako neurri zuzentzaileak deskribatzen dituena hain zuzen.
k) Lurzatiaren antolamenduari buruzko planoa, deskribatutako jarduketa guztiak biltzen dituena.
l) Sustatzailearen adierazpena, non konpromisoa hartuko baitu lurzorua jatorrizko egoerara lehengoratzeko gehienez ere bost urteko epean, baimendutako jarduera bertan behera uzten bada”.
Eta honela behar du:
“a) Garatu beharreko jardueraren eta erabileraren deskribapena, bai eta behar diren eraikin eta instalazioena ere, haiei buruzko justifikazioa emanda.
b) Ezarri behar deneko lursailen lurralde- eta hirigintza-deskribapena.
c) Lurzoru urbanizaezinean jarri nahi den jardueraren, eraikinaren edo erabileraren kokalekuaren beharra edo komenentzia justifikatzea, bai eta haren egokitasuna ere.
d) Lurzatiaren edukiera eta mugak:
e) Eraikinaren ezaugarri formalak eta akaberak.
f) Lurzatian lehendik dauden eraikinen edo instalazioen deskribapena, haien ezaugarri bolumetrikoak eta erabilerak adierazita, eta haien legezko egoeraren ziurtagiria.
g) Dauden eta aurreikusten diren hirigintza-zerbitzu guztiak, beharrezkoak direnak jarduketaren garapenerako edo exekuziorako: ibilgailuetarako sarbidea, ur-hornikuntza, saneamendu eta arazketa, hiri-hondakinen trataera eta energia elektrikoa.
h) Lur eremuaren topografia aldatzea dakarten jarduketak: lur-erauzketak, betelanak, lubetak, harri-lubetak.
i) Barreneko aparkalekuak, kanpoko biltegiak, lorategiak eta zuhaiztiak, eta lurzatiaren itxitura.
j) Jarduketaren paisaia-integrazioari buruzko azterketa eta neurri zuzentzaileak.
k) Kasua bada, ingurumen eraginaren azterlana edo ingurumena babestearen arloko araudi indardunean eskatzen den dokumentazioa, jarduerak ingurumenean duen eragina eta proposatutako neurri zuzentzaileak deskribatzen dituena hain zuzen.
l) Lurzatiaren antolamenduari buruzko planoa, deskribatutako jarduketa guztiak biltzen dituena.
m) Sustatzailearen adierazpena, non konpromisoa hartuko baitu lurzorua jatorrizko egoerara lehengoratzeko gehienez ere bost urteko epean, baimendutako jarduera bertan behera uzten bada”.
8. Gaztelaniazko alean, hirurogeita hamabost atalean, 3224. orrian, 189. bis artikuluan, honakoa dio:
“..que promueven las ..”
Eta honela behar du:
“..que promuevan las ..”
9. Hirurogeita hemezortzi atalean, 3225. orrian, 191. artikuluko 7. idatz-zatian, honakoa dio:
“..ukatu egin dela ulertuko da, ..”
Eta honela behar du:
“..eman egin dela ulertuko da, ..”
10. Laurogei atalean, 3226. orrian, 193. artikuluko 10. idatz-zatian, honakoa dio:
“..berria eskatu baina ukatzen bada, ..”
Eta honela behar du:
“..berria eskatu baina ukatu behar bada, ..”
11. Gaztelaniazko alean, laurogeita hemezortzi atalean, 3227. orrian, hamabosgarren xedapen gehigarrian, honakoa dio:
“..estrategia navarra del paisaje ..”
Eta honela behar du:
“..Estrategia Navarra del Paisaje ..”
Iruñean, 2015eko apirilaren 29an.–Parlamentuko lehendakaria, Alberto Catalán Higueras.
Iragarkiaren kodea: F1506870