89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua

María Jesús Stampa Castillo andrea, Donostiako Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Francisco Javier Aizpurua García, Francisco Javier Aramburu Labaca, Xabier Bodegas Vélez de Guevara, Manuel Calderero Rodríguez, Manuel José Curto Hernández, Jesús María Jáuregui Zubeldia eta Félix Jiménez Martín jaunek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Aretalan 2008 SLren, Distralum Sistemas SLren, Ederra Sistemas SLren, Juan Luis Larrauri Olaechearen, José Luis Maíz Cornideren, Suministros Industrales Alarpe SLren eta María Begoña Urrutia Eizaguirreren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den lan arloko 484/2014 auto arruntetan, honako hau eman da:

Autoa:

Donostian, 2015eko apirilaren 9an.

Kontu emanik, ikusirik aurreko jarduketak, eritasun arruntari buruzkoak, epaitegi honetan bideratu direnak 484/2014 4 zenbakiarekin, Manuel José Curto Hernández, Francisco Javier Aranburu Labaka, Félix Jiménez Martín, Francisco Javier Aizpurua García, Xabier Bodegas Vélez de Gebara, Jesús María Jáuregui Zubeldia eta Manuel Calderero Rodríguez jaunek eskaturik, Suministros Industriales Alarpe SLren, Aretalan 2008 SLren, Distralum Sistemas SLren, Ederra Sistemas SLren, José Luis Maíz Cornide jaunaren, Juan Luis Larrauri Olaetxea jaunaren, María Begoña Urrutia Eizagirre andrearen eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, honako hauek izanik:

Xedapen zatia:

Epaile jaunak hauxe esan du idazkari honen aurrean: 2015eko martxoaren 2ko epaiko hirugarren oinarri juridikoa aldatzen da, eta honela idatzirik gelditzen da:

Aurreko inguruabarrak ezarririk, eta kontuan harturik Suministros Industriales Alarpe SLk ez diela pagatu auzi-jartzaileei 2013ko ekaineko hogeita bost eguneko soldata, ezta 2013ko udako aparteko pagaren zati proportzionalak, 2013ko oporren pagaren zati proportzionalak eta 2013. urteko mozkinen pagaren zati proportzionalak ere, horrek urratzen du Langileen Estatutuaren 4 2 f) artikuluak ezarritako betebeharra, hots, enpresaburuak soldatak garaiz ordaintzeko betebeharra, eta, betebehar hori bete ez denez, auzi-jartzaileek kontzeptu horiei buruz egindako eskaerak baiesten dira.

Gainerako alderdietan epaia bere horretan gelditzen da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri.

Hala agindu eta sinatzen du Gipuzkoako Lan arloko 4. Epaitegiko epaile den Ricardo Bandres Ermua jaunak, eta idazkari naizen honek hori guztia jasotzen dut.

Eta Aretalan 2008 SLri, Distralum Sistemas SLri eta Ederra Sistemas SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Donostian, 2015eko apirilaren 9an.–Idazkari judiziala, María Jesús Stampa Castillo.

Iragarkiaren kodea: J1506121