89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

166/2014 betearazpen-pieza. Ediktua

María José Marijuan Gallo andrea, Bilboko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala. Aditzera ematen dut:

Juan José Millán Díez jaunak eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Walferpinturas SLren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 166/2014 betearazpen-piezaren autoetan, honako hau eman da:

Dekretatzen dut:

Dekretua eman duen idazkari judiziala: María José Marijuan Gallo andrea.

Bilbon (Bizkaia), 2015eko apirilaren 13an.

Xedapen zatia:

Soldatak Bermatzeko Funtsa subrogatutzat ematen da ebazpen honetako bigarren aurrekarian aipatutako pertsonen kredituan, “SBF ordainketa” zutabean ageri diren diru kopuruei dagokienez (guztira 8.056,00 euro).

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari.

Ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketak.

Aurkaratzeko modua: bulego judizialean berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, idazkari judizialari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du (LJLaren 186.1 eta 187.1 artikuluak).

Errekurtsoa jartzeak ez du etenen errekurritutako ebazpena (LJLaren 186.3 artikulua).

Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Walferpinturas SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Bilbon, 2015eko apirilaren 13an.–Idazkari judiziala, María José Marijuan Gallo.

Iragarkiaren kodea: J1506118