89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1320/2014-JM prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1320/14 prozeduran ebazpena eman da, eta haren kontra erregutze-errekurtsoa aurkez daiteke bost eguneko epean. Interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Cooperativa Tafureriari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2015eko apirilaren 21ean.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1506187