89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Musika Eskolako Patronatuan 2015/2016 ikasturtean emanen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2015eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuan 2015/2016 ikasturtean emanen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak.

Hasierako onespen hori 2015eko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12an, baita Zizur Nagusiko Udaleko ediktuen oholean ere. Argitalpen horrekin jendaurreko epea ireki zen.

Legez ezarritako jendaurreko epea iragan baita inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean datozen determinazioei jarraikiz, prezio publiko horiek behin betiko onetsitzat hartzen dira, eta argitara emanen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

ZIZUR NAGUSIAN ERROLDATURIKO IKASLEAK

ZIZUR NAGUSIAN ERROLDATU GABEKO IKASLEAK

Urteko kuota

Urteko kuota

MUSIKA IRAKASKUNTZA

Musika tresna 1

599,00 euro

898,50 euro

2 musika tresna

925,10 euro

1.387,65 euro

HASTAPENA

4 eta 5 urte (1 ordu)

197,40 euro

296,10 euro

6 eta 7 urte (2 ordu)

349,40 euro

524,10 euro

Taldea: Urteko kuota, 60 euro.

Zizur Nagusian, 2015eko apirilaren 28an.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1506511