89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Etxeko animaliak (zakur arriskutsuak) edukitzea arautzen duen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2014ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxeko animaliak (zakur arriskutsuak) edukitzea arautzen duen udal ordenantzaren 12. artikulua aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi eta 12. artikulu aldatua argitaratzeko agindu da.

Tebas-Muru Artederretan, 2015eko apirilaren 29an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

ETXEKO ANIMALIAK EDUKITZEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

12. artikulua. Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak.

Arriskugarri gerta daitezkeen animaliatzat hartuko dira, 50/1999 Legean aipatzen direnez gain, ondotik zehazten diren hauek:

1. Izatez basa direnetakoa izanik, etxeko gisa erabiliz, edo lagun egiteko, pertsonei nahiz beste animalia batzuei lesioak eragin edo heriotza eman diezaiekeen espezie edo arrazatakoa dena, eta ondasunei kalte egin ahal diena, erasokorra izan ala ez.

2. Arraza hauetako zakurrak: Pit Bull Terrier, Staffordshire Bull Terrier, American Staffordshire Terrier, Rottweiler, Dogo Argentino, Fila Brasileiro, Tosa Inu eta Akita Inu. Horietaz gain, oro har, arraza horien ondorengoa izanik, haien ezaugarri etnikoak dituena. Zakur horiek martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretuaren II. eranskinean zehazten diren ezaugarri guztiak edo gehienak dituzte.

Iragarkiaren kodea: L1506544