2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2015eko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 24an, 2014ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aldatutako GASTUAK:
KONTU-SAILA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Kreditu-gehikuntza |
1-432-62501 | Hiri altzariak | 7.260,00 |
FINANTZAKETA:
KONTU-SAILA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
870 | Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 7.260.00 |
Tebasen, 2015eko apirilaren 28an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L1506516