89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udalbatzaren Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoa Hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, ikusgai dago Udaletxeko Iragarki-taulan Iruñeko Udalbatzaren Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoa, Udalbatzak onetsia 2015eko apirilaren 27ko Osoko Bilkuran.

Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epe horretan, auzokideek eta legezko interesdunek espedientea aztertu, eta, behar izatera, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzakete.

Hori dena argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1506695