89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Akats zuzenketa 2015eko lan egutegian

Akatsa atzeman baita Oltza Zendeako Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2015eko lan egutegia onesteko Oltza Zendeako Udaleko alkateak abenduaren 16an emandako 311/2014 Ebazpenean, 2015eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an argitaratu baitzen, hona hemen zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

Seigarrena: Baliogabeak izanen dira, 2014. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta urtarrilaren 2a, martxoaren 20a, abuztuaren 21a eta 24a eta abenduaren 7a, horiek jaiegunak izanen baitira.

Honela behar du:

Seigarrena: Baliogabeak izanen dira, 2015. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta urtarrilaren 2a, martxoaren 20a, abuztuaren 21a eta 24a eta abenduaren 7a, horiek jaiegunak izanen baitira.

Oltza Zendean, 2015eko apirilaren 28an.–Alkatea, Pedro M.ª Azparren Ocaña.

Iragarkiaren kodea: L1506517